kritiken hemeroteka

8.615 kritika

« | »

Alea / Beñat Sarasola / Susa, 2008

Isis and Pandora (elemental Mr. Watson) Mikel Asurmendi / Irunero, 2009-05

Liburu guztiak desberdinak dira. Batzuk besteak baino desberdinagoak baina. Poesia liburu bat ekarri dugu oraingoan. Alea ez da beste poesia liburuen antzekoa. Alea izena du Beñat Sarasola poeta gazteak ekarri digun poesia aleak. Izenburu bera, berez da adierazgarria! Honatx alearekin jolastu ondoren jasoa.

Kaxa huts bat ekarri zigun Beñat Sarasola poetak orain bi urte. Eta orain kaxa huts hartan Alea ekarri digu. Literatura kaxa irekia dela pentsatu dut. Eta pentsatu dut, Mikel Laboaren ahotsa eta doinua lagun: “Atxaga, Beñat etorri duk zutaz galdezka”.

Sarasola etorri duk Bernardo! Kaxa huts bat ekarri zuen behiala, eta orain, bere zain geundela, aspaldi hartan hautsi zen Anphora mila ispilu pusketan barreiatuta ikusarazi digu —irakurrarazi digu— poeta berriak, hitzez eta hitzetan baieztatu eta konfirmatu ere bai. Konfirmatu diot, amodio eta erlijioa gauza bera baitira Pandora.

Lizardi, Rimbaud, Lauaxeta, Rilke, Mirande edota Etxahun, entzun eta oroitu, Anphora puskatu zen, eta gure ezbeharrak, ezinegonak eta zorigaitzak bere hartan jarraitzen dute. Alabaina, esperantzak bizirik jarraitzen du —gure artean?— gure baitan. Beñat Sarasola Pandora poetak, kaxa huts hura itxi eta Alea gorde zuen, edo alea osatzeko hitzak gorde zituen bederen.

Hitzak ez dira ondo endelegatzen ordea, den-denak ez dituk/n ondo ulertzen. Ez dira ondo lerrokatuak. Esaldiak nahasiak ditun/k, esaldiak ez datoz bat, ez datoz bat bestearen ondoren Bat dator (sic). Gainera, esaldi pusketak oraindik eta areago multiplikatu dira. Anphora Babel dorrea adina altua eta handia da.

Baina, itxaron lasai ikasiko dugu lasai itxaron.

Konparaziorako, John Wilkinson nor den ikasiko dugu: politikari, futbolari, industriari, musikari edo poeta den ikasi edota bereiziko dugu.

Basotik atera ginen —atera gabe atera ginela esan nahi dut, zilegi bekit metaphora eni ere, hara!—, eta basamortua zeharkatzen segitzen dugu, eta hiria ez dugu antzeman oraindik ere, artean ezta basamortuaren —itsasoaren— zerumugari antzik eman ere. King Kong ez da oraindik iritsi ziutate honetara.

Etiopian barrena bide egiteko piztu zitzaigun mentura desbentura bilakatu zaigu, bilakatu dugu. “Hara, egin ezazu negar hori da desio dizudan erretrasoa” erasiatu dit ene barne ahotsak, zure barne ahotsak, zure kaxako ahotsak, Beñat Sarasola Pandorak!

“Loreak udaberri honetan ez dira loratuko. Berlin ekialdeko parke berde batean bezala, haurrei gezurrak kontatzeko bezala da, paretik kentzeko. Barkamena arazo izaten da beti, ezta Ainhoa? Birus informatiko batek nazioa utzi du hankaz gora, bere kolorea berdea dela, gorria dela, ez ei daude ziur. Izana letra etzanez idazten da, “gogoa” kakotx artean. Hizkuntza letra lodiz. Hizkuntza-joko batean murgilduta alferrikako neke ugari aurrezten dira. Haizeak lehortzen badu, “gure”(sic) Iparraldean itxaropena hankaz gora geratuko da, beste behin ere. Balentria handiek zentzurik zuten garaietan bezala, proletarioek beren izana galdu dute. Aldatu dira! Elurrak oro estaltzen du, ez du etorkizunean pentsatzen uzten. Atseden hartzeko garaia ailegatu dela pentsatzen baduzu, kosta egingo zaizu orain arrazoiak bilatzea. Norbaitek bakea aipatu du eta algaraka hasi naiz dorpeki. Bi mende aurreragoko kolorezko kutxa —kaxa?— batean dugu konfiantza, orekari batek bezala. Berak egin dezake saio, ez zaio gehiegi kostatzen.

—Borroka da bide bakarra —esan du orekariak.

Ez du zehaztu borroka mota ez norabidea.

Tom badoa beste herrialde baten bila.

—Ezin dut —esan du Tomek. Ez naiz pentsatzen duzuna asmatzeko gauza”.

P.S: Congratululations for you Pandora, congratulations for me, congratulations para todos!

Azken kritikak

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Asier Urkiza

Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx

Aritz Galarraga

Panfleto bat atzenduraren kontra
Pello Salaburu

Mikel Asurmendi

Denboraren zubia
Iñaki Iturain

Aritz Pardina Herrero

Etxeko leihoak unibertsora
Alba Garmendia Castaños

Irati Majuelo

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Joxe Aldasoro

Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia

Aiora Sampedro

Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez

Mikel Asurmendi

Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Maialen Sobrino Lopez

Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap

Asier Urkiza

Espekulazioak
Arrate Egaña

Nagore Fernandez

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Txani Rodríguez

Azken batean
Lourdes Oñederra

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

Hedabideak