« Bizilekua gatazka eremu | Sator-lana »
Jantzi beltz bi / Josu Penades / Alberdania, 2009
Ama-alabak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-04-17
Zoritxarreko istorioek indar handia hartzen dute, lehen pertsonan kontatuak badira. Sinesgarritasun kontua ere bada. Idazleak bizitzari aurre egin behar dio, utzí behar dio bizitzari bere barnean sartuta ibil dadin, bera zikin dezan, kutsa dezan, molda dezan. Hori du idazleak testuen oinarri, eta oinarrizko duen hori, era batera edo bestera, literatur lan bihurtzen zaio. Baina, ez dezagun ahantz, literatura fikzioa da. Eta fikzio hori sinesgarri egin behar da, alegia gertatu ez dena gertatu balitz bezala kontatu beharra dago.
Nobela honetan ama bat dugu narratzaile eta pertsonaia nagusi: Teresa. Emakume heldua da, baina ez naiz ausartuko esatera zaharra denik. Minbizia du eta sendagileek aldi laburreko bizitza eman diote. Badaki hil egingo dela, bere minak ez baitio atsedenik ematen. Baina, hil aurretik, bere alaba Almikeri aitorpen moduko gutun luze bat idazten dio. Alabak etxea utzi zuen hamazortzi urte zituenean eta, ordutik aurrera, alabak erabaki zuen non eta noiz elkartu amarekin. Drogatan sartuta ibili da alaba, eta garai hura ezagutu duenak badaki zer esan nahi duen horrek. Norbait drogatan sartu eta galtzea bat baitzen. Oraindik ari gara ordukoa ordaintzen. Honaino iritsiz gero, esan behar da badela gaia ukitzen duen beste eleberri dotore bat, Jokin Muñozena hain zuzen. Doinua, honetan, samurra da. Gaia tragikoa da eta tragediak, jakina denez, oihu egiteko joera du. Baina ez da halakorik gertatzen. Amak bere buruarekin eta, bide batez, alabarekin bakea egin nahian idazten du. Zer gertatu den ulertu nahi du, ezerk irtenbiderik edo itzulbiderik ez duenean.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez