« Pertsonon bitasunaren mirail naturala | Komunikazioaren mirari etengabea »
Egunsentiaren esku izoztuak / Xabier Lete / Pamiela, 2008
Kontsolamendua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-03-13
Xabier Leteren liburua neguko liburua da. Hala esan daiteke, edo esan daiteke neguaren larrean jarria duela bere izaera. Hala ere, Xabier Leteren hitzek ez dute hotzik zabaltzen, beroa baizik. Norberaren barnekoa dena hartzen baitute eta esku artean egokitzen eta ferekatzen. “Lasai nago etxean eta arratsaldean, / ez natzaio inori oldartzen horrela, zorrik gabe, zordunik gabe / ez du nehork nere gogo erratuaz galdegiten “. Poesia izan baitaiteke etxeko bakardadean landutako poz txiki hori, zorrik gabe, zordunik gabe. Bidaia amaitua da, edo, bestela, amaieran dago, eta ziurtasun hori sosegu gisa zabaltzen da “Hedatzen dira gari sailak / argiaren eta udaren mihise bezala / gozamenak bere egoitza izan zuen / lur glorifikatuaren gainetik”. Ez dago malenkoniarik, ez baitago iraganaren sakralizaziorik; ez da orainaren gurtzerik ere.
Sei ataletan dago liburua banaturik: “Atarikoak”, “Udazkenekoak”, “Vulnerant omnes”, “Joan zirenei”, “Obabako lurraldeari begira” eta “Neguan izan zen”. Mina dago eta, minarekin batera, heriotzaren presentzia eta sentipena: “Azken oihurik gabe aldenduko naiz / argia gandutu zen menturazko lurraldean barrena”. Eta horrekin batera ere bizitzaren bultzada, bizitzaren iraunkortasuna, argitasunaren isla: “Hala ere, ederra zen bizitza eta bizi izatea”. Erietxe barruko egonaldia ezabatzeko saioa da, heriotzari aurrez aurre begiratu eta galtzaile izan denaren patua berreraikitzeko ahalegina. Bizitza ez da daukagun bakarra, heriotza ere badaukagu, haziz doana gure baitan. Xabier Leteren poemek ez dute heriotza uxatzeko balio, kontsolamendua eskaintzeko baino. Bizi direnek behar dute hori; hil direnek badute bakea eta denon oroimena. Errespetua lortua dute. Bizidunok hori ere eskura nahi genuke.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez