« Lagun izoztua | Ordaina zor nizun »
Oihana auhenka / JosAnton Artze / Jazzle, 2001
Naturaren aldarria Fito Rodriguez / Gara, 2002-03-02
JosAnton Artze Hartzut dugu Zirrara sailean Jazzlek argitaraturiko liburuaren sinatzailea, baina ezinezkoa suertatzen da liburua bere bakardadean hartzea, hau da, berarekin batera eskuratzen diren diskoa eta ezpala kontuan hartu gabe eta, jakina, haien guztien jatorrian egon zen Plaza performancean parte hartu zuten eragileak ahazturik.
Asko eta asko dira, beraz, “Oihana Auhenka” posible egin dutenak, eta zerrenda-gaiak badira ene, ezin izango dugu orain haien berri eman behar adina toki ez daukagulako, alde batetik, baina, funtsean, ekoiztutakoa delako gaur eta hemen jorratzekoa. Eta bereziki, horren bidez luzatzen zaigun arte proposamena, alegia.
Heidegger-ek, artearen ontologiaz aritu zenean, natura eta teknika kontrajarri zituen. Bere aburuz, egungo mundu teknikoak gardentasuna behar du. Hegelen ikuspegitik begiratuta ere, kontzeptuen argitasunak erakutsi behar du egia.
Artea, berriz, ez da argia izaten. Egiaren alde desberdinak erakusteko gaitasuna badu ere, ez omen du egia bere osotasunean erakutsiko. Ez baita guztiz gardena. Ez da kontzeptu soila. Horregatik galdetzen zuen Heideggerrek egungo zibilizazio tekniko honetan arte egiterik ba ote dagoen…
Horren aurrean, “Oihana Auhenka”ren erantzuna naturaren aldarrian aurkitzen da. Benezkotasunaren egitatean. Hauxe dugu, eta ez besterik, bere ekarpena. Hau da, gaur egun arte egiterik baldin badago, hautsi beharra dago Faustoren izpiritu erromantikoaren hedapena eta, aitzitik, ekintza egin beharrean, egitatearen bidez lan egin.
Artea, zentzu klasikoan bederen, “aletheia” dugu. Erakusketa partziala. Gauzak edo egoerak, edota sentimenduak ere, ikusarazteko talaia fenomenikoa. Ikuskera hori ezin da kontzeptuak ematen duenarekin alderatu. Artearen eragina ez da egintza bati dagokiona, ezta gertakizunak duen edukiarekin batera uler daitekeena ere. Arteak ikusmirak aurkitu eta eskaini egiten ditu.
Hau da “Oihana Auhenka”n aurkitzerik dagoena. Naturaren ikuspegiak ematerik duen sosegua. Gaurko bizitza prometeikoan nekez topatzerik dagoen gozatzeko giro barea.
Egun, ahalkerik gabeko tenorean, ekintzen garaian, patxada naturalista eskuratzen da “Oihana Auhenka”ren liburuan, diskoarekin… baita eskuz eta bereizirik hartzen dugun ezpalean idatzitako olerki xumeekin ene.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui