« Txinpartak | Exorzismo literatura? »
Hutsik / Peru Magdalena / Elkar, 2008
Minimalismo poetikoa Javier Rojo / El Correo, 2008-11-29
Hutsik izenburua duen liburu hau Peru Magdalenak idatzitako poema liburua da, testuaren aldetik J. Sarrionaindiak sinatutako hitzaurre batez hornituta datorkiguna. Testuaz gainera, bestalde, idazleak berak egindako marrazki abstraktuak ere aurki ditzake irakurleak. Ekialdeko poesigintzan gertatu ohi dena imitatu nahirik, idazleak poesiari ia hizkuntza osagai guztiak kendu dizkio, arreta osoa naturaren behaketan jarrita. Poesiak, beraz, esaldi sinpleak baino ez dira, batzuetan, itxuraz pentsamendu sakona izan nahi duen paradoxa bat islatzen dutenak. Izan ere, ekialdeko filosofiak (horrela deitzea zilegi bekit, nahiz eta izendapen hori sinekdoke bat baino ez izan) mendebaldera heltzen direnean eta mendebaldeko publikoaren neurriko produktu batean, kasu horretan poesia deitzen den idazlan batean eskaintzen zaizkionean, guztiz itxuraldatuta heltzen dira. New age kutsuko minimalismoa eskaintzen zaigu gehienbat horrelako kasuetan. Izan ere, txertaketa kulturalaren ondorioz, testuaren oinarrian dagoen behaketatik testura bertara igarotzen da garrantzi-gunea, ekialdean bigarren mailakotzat ematen zena (ondoriozko produktua) funtsezkoa baita mendebaldean, prozesuaren kaltean. Ia parodiatzat har daitekeen era sinple batez esateko, mendebaldean poesia definitzen duena hizkuntzaren erabilera berezi bat baino ez delarik, poesiari ia hizkuntzaren osagai guztiak kentzen bazaizkio, definizioz poesiarik gabe gelditzen gara. Horren ordez, meditaziora bultzatu nahi duten esaldi solteak geratzen dira. Mendebaldean, bestalde, diskurtsoa behar dugu, eta hizkuntza-euskarri txikiegia badugu, irakurleak berebiziko saioa egingo du diskurtso hori osatzeko, testuan ments dagoena bere aldetik jarrita.
Peru Magdalenaren poesia joera horren barruan sartuta dago, eta, bere balorazioa egiteko, ezinezkoa da poesia-testuak ekialdean eta mendebaldean duen estatus aldaketa hauek kontuan ez hartzea. Testu poetikoa, bestalde, abangoardien bilakaeraren barruan ere irakur dezakegu. Eta orduan, abangoardien bilakaeraren logikatik begiratuta, obra irekiaren azkenaurreko fasean kokatzen da poesia hau. Hurrengoa, orrialdea zuri uztea izango litzateke, inolako testurik gabe, orrialde zuriaren aurrean irakurleak bere diskurtsoa eraiki dezan, azken finean zuritasun horretan irakurleak ulertu nahi duena besterik aurki ez dezan. Orrialde zuria orduan ispilua izango litzateke.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro