kritiken hemeroteka

8.602 kritika

« | »

Intimitatea / Hanif Kureishi (Harkaitz Cano) / Txalaparta, 2008

Bikotearekiko harreman kuttunen kontu Mikel Asurmendi / Irunero, 2008-11

Ez ohiko liburu baten gomendioa egingo dut oraingoan. Ez ohikoa diot, liburua itzulpena delako. Liburuaren jatorrizko hizkuntza ingelesa da, eta euskarazko bertsioa berriz Harkaitz Cano idazlearena. Ez ditut ia ezagutzen euskal literaturaren baratzaz kanpoko mozkinak. Txalaparta argitaletxeak Hanif Kureishi idazlea ezagutzeko eta Intimitatea irakurtzeko parada eman dit. Harkaitz Canok liburua itzuli izanak animatu ninduen halaber. Ez dakit nolakoa izanen den liburuaren irakurketa jatorrizko hizkuntzan. Euskaraz irakurria ez naiz behin ere desbideratu edo trabatu izan. Meritua norena den ez dakit ere zehatz-mehatz esaten, egilearena edo itzultzailearena ote den alegia. Meritua biena dela pentsu dut uneon.

Hanif Kureishik ama ingelesa du eta pakistandarra aita. Antzerkigile eta gidoigile bezala hasi zen letren munduan, baita idazle zaildua bihurtu ere. Zinema zuzendaria da halaber. Idazle zaildua dela esan dut eta kontatzen duen istorioa ere halaxe dela aurrera diezazuket. Istorioa zaila da, bikoteen bizipenak eta pertsonon izatearen zirrikituak arakatu baitu Hanif Kureishik. Liburuko protagonistak den-dena daukala dirudi, emaztea eta bi seme-alabak barne. Bizimodu erosoa.

Pertsona honek, maitasun kontuetan edo larrutze jotze kontuetan denetarik probatu duen pertsona honek, emazte eta seme-alabak uzteko unea bizi du. Bere bizitzako ibilerak eta esperientziak birgogoratu dituen unea edo eguna narratu digu Hanif Kureishik. Protagonista, familia utzita, lagun baten etxera bizitzera joanen da egun horren biharamunean.

Familia ereduaren porrota kontatzen duen liburua da Intimitatea. Maitasuna arautzen ez denean, merkatu sistema librearen antzera, burtsak bezala, gainbehera dator. Sistema kapitalistaren porrota edo merkatu librearen porrota legez. Gizon hau “merkatu” librean dabil. Bikotekideak berriz besteekiko ardura eta autodiziplina lantzen du. Sakrifizioa hitz batean.

Protagonistaren belaunaldiak lagun hurkoarekiko bidea egin zuen, komunismoa esperimentatu zuen, esaterako. Eginbide horretan bizitza ideologia soila dela pentsatu zuen belaunaldiko kide da, antza. Pertsona alabaina ez da ideologia soilak osatua. Pertsonaren baitan, intimitatean, ideologiak baino modu indartsuagoz karakterizatzen gaituzten bizipenak daude.

Ideologiak ideologia, desioak egiten gaitu, gure nahikari asegaitzak egiten gaitu nor. Norberaren intimitatea eklosio azaldu ezina da. Garena ezkutatzeak ere gu egiten gaitu, gure izaera gezurrean eraikia baita neurri batean. Baita bikotearekiko harreman intimo eta kuttunetan.

Bizipen hauek guztiak bai zaila direla adierazten ordea. Norberaren intimitatea narratu ezina da guztiz, kontaezina eta kontagaitza sarritan. Intimitatean gure ezkutuko lorpenak eta frustrazioak daude, berauek sorrarazten dizkiguten loriak eta miseriak. Funtsean, loria gero eta irmoago izan, gero gorago igo eta gero eta iragankorragoa bilatzen da, gero eta galkorragoa eta ilunagoa. Lorpenak eta frustrazioak geure izatearen zeinu argi-ilunak dira.

Hanif Kureiskik pertsona baten intimitatea azaldu digu Intimitatea liburuan. Nobela zinemara eramana da, baina ez berak, Patrice Chéreau zuzendari frantziarrak baizik.

Azken kritikak

Azken batean
Lourdes Oñederra

Mikel Asurmendi

Auzokinak
Gorka Erostarbe

Maddi Galdos Areta

Esker onak
Delphine De Vigan

Irati Majuelo

Meditazioneak gei premiatsuen gainean...
Martin Duhalde

Gorka Bereziartua Mitxelena

Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"

Hasier Rekondo

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Maialen Sobrino Lopez

Erroen izerdia
Jone Bordato

Nagore Fernandez

Azken batean
Lourdes Oñederra

Asier Urkiza

Izena eta izana
Jon Gerediaga

Jon Martin-Etxebeste

Enarak
Bernardo Atxaga

Mikel Asurmendi

Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia

Irati Majuelo

Herioa Venezian
Thomas Mann

Aritz Galarraga

Azken batean
Lourdes Oñederra

Ibon Egaña

Goizuetako folkloreaz
Patziku Perurena

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

Hedabideak