« Bizitza homeopatikoak | Haikuak eta aforismoak »
Hutsik / Peru Magdalena / Elkar, 2008
Poz hutsa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-10-07
Liburua irakurri ondoren, ohartu naiz badela euskal poesia gaurkoan bestelako poesia munduetara eta kulturetako zabaltzeko joera. Ekialdeko sinbologia eta pentsaera aipatuko nituzke, eragileen artean. Nabaria baita horrek guztiak utzitako arrasto eta ondarea zenbait euskal poetarengan, Juan Kruz Igerabide eta Karlos Linazasororengan, besteak beste, eta bi horiek aipatzen baditut, inor gutxiesteko asmorik gabe da, jakina. Haikuarekiko lilura, erlijiosoa kasik, edo poeta txinatarrekiko atxikimendua dira eraginaren lurraldea. Poesia eta bizitza beste era batez uztartzea ekarri dute, hondarrean; hitzaren sotiltasunarekin batera hitzari berak adierazteko duen indarra hartzeko ahalegina. Hutsaren izu izanik, espresio gune izango diren espazioak sortu nahi ditu. Ekialdeko poesiak, ordea, ez dio hutsari izurik, ezari ez dion bezala. Hutsa betetasunaren beste adierazpidea da. Beteta dagoena ere hutsik baitago, neurri berean. Izan hutsa.
Ekialdeko poesiara hurbiltzeko saioa da Peru Magdalenarena liburu honetan. Ezaugarrien artean aipatuko nituzke: isiltasunaren aldarrikapena; gauzak izaki bizidunak balira bezala onartzea; poeta bera naturaren partaide bilakatzea, bestelako izakiekin batera; hitzaren indarra eta bizitasuna, alegia sakontasuna, baina ez filosofikoa, fisikoa baizik, desiratzea. Dena eta ezer ez kontrajarrian ipintzen dutenen aurka, dena ezer ez izateko modua dela aldarrikatzen da liburuan, edo eza denaren beste esanahia. Poliki irakurtzeko poemak dira, burua hitzek esaten dutenaz haratago eramanik. Poz betea ekartzen dute, ondorioz, edo poz hutsa, zeina berdin baita.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez