« Nor da nor? | Mundu arrotza biraka »
Nola elurretan beleak / Luigi Anselmi / Pamiela, 2008
Zutabe joniar berriak Igor Estankona / Argia, 2008-09-19
Dozena erdi itzulpen eta dozena bat poema liburu, eta oraindik Luigi Anselmik (Bilbo, 1954) sinpletasunarekin harritzen gaitu, eta harrapatzen eite klasikoekin, hizkuntzaren esanahiarekin. Amets garbien lurraldeetan, Anselmiren poesia sakona eta era berean atsegina eta arina da: “Maitasuna eta herioa / mugakide ditugu / nola baratze eder emankorrak / eta ibai handiak… / Ur sakonetara hurbildu ezean / ezin hil egarria”.
Nola elurretan beleak, honenbestez, jarraipen bat da, “ur sakonetara” egindako bidaia, poetaren betiko bidean urratutako beste kilometro bat. Senti daitekeena eta zentzumenetatik harago dagoena batzeko obsesioaren fruitu, natura eta izpiritua behin baino gehiagotan bihurtzen dira bat orrialdeotan, tituluko beleetatik hasita. Baina irakurleaz gogoratzen den aszeta da Anselmi, geuri hitz egiten diguna, eta ez jainkoei, edo lurrari. Leuna da bere luma, baina ez da harritzekoa zenbaitentzat urruna eta gogorra ere suertatzea tarteka: irakurle horiek ziurtasuna eskatzen dute, eta Anselmik zalantza soilik opa dezake.
Poesia mota hau apurka dastatzekoa da, eta ez dago metaforen etsaientzat egina. Poesiaren kontzientzia gordetzen duten liburu bakan horietakoa da, arraza berezi bateko idazleek soilik idatz dezaketen poema liburu kultu horietakoa. Irudimen soziala eta irudimen poetikoa kitzika ditzake, poesia oso landua delako, lan oso garbi batek soilik lor dezakeen efektua lortzen duelako. Sinpletasuna, ordea, idazle trebearen meritua da. Ilusio bat, azken finean: poema bukatua gozatzen dugu guk, baina badago zerbait salatzen duena bere elaborazio konplexua, bere jaiotza nahasia, bere tradizio zahar berritua.
Nola elurretan beleak gogo-aldarte pausatuaren emaitza da, eta ezkorra da arean, nahiz eta Anselmiren poesia beti den elegantzia ilunaren adibide. Sano pertsonala da, baina ez partikularra. Etsipenean halako kontsolamendu bat elkarbanatzera gonbidatzen gaitu uneka: “Arrain gaitz baten gisan ,/ zerumugak / irla ñimiño hori irentsiko du laster / eta oroitmina / bularrean haziz joango zaigu, / harik eta azkenik hartxo itsuak / sagar eztiaren bihotza legez, / barrena oso-osorik / jango digun arte.”
Poeta koherentea iruditzen zait Luigi Anselmi. Maite, gehiago maite ditut beste batzuk. Baina bere liburu bat esku artera iristen zaidan bakoitzean txoko batera erretiratzen naiz oraindik, denboraren funsgabetasunaz eta hustasunaren edertasunaz ikastera. Benetako poesia ausart eta klasiko hori gozatzera zarata nagusi den garaiotan.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi