kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Labirintoaren orduak / Amaia Iturbide / Erein, 2008

Leialtasun Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-09-19

Gizon-emakume gutxi ezagutzen ditut, bere lanbideari hain emanak, nola Amaia Iturbide poesiari, emana ez ezik, atxikia ere bai, aspaldidanik. Lanbide du, bizitza bezain, Pavesek baieztatu zuen, eta, bizirik balego, baieztatuko zuen bezala. Lanbide eta bizibide, baina ez dakit ogibide ote zaion, bide guztiak ez baitira gari eta lastozkoák, zùbiak izan badaïtezke ere, batzuetan noski.

Era berean, poesiaren mundu konplexu eta zail honetan, bizitzaren ispilu noski, poeta gutx1 ezagutzen ditut bere oinarrizko ideiei hain leialak zaizkienik, nola Amaia lturbide bereei. Dena oro aldakor baita, horretaz, batzuetan, ohartzen ez bagara ere, edo ohartzeko gogo handírik ez badugu ere. Bagoaz bizibidean zehar, batzuetan arin eta batzuetan azkar, batzuetan haize leunak bultzaturik, besteetan haize zakarrak erasanik.

Baina aurrera doan bidea, atzera doan bera izan arren (Heraklito maisuak erakutsi bezala), ez da berdina. Bidean aurrera doana ez baita bidean atzera doan bera, hala dela sinetsi balezake ere. Amaia Iturbideren bidea, poesian bederen, bide kontzeptuala izan da, orain artean. Errealitateari ihes egin ezinik, errealitatea bera hartu du literatur gai, baina ez azalean hark bere burua erakusten duen moduan, baizik eta sakonean ageri zaigun edo ageri zaigula uste dugún moduan. Sakontasuna, zentzu honetan, ez da lortzen séntimenduak areagotuz, ezta zentzumenak zorroztuz ere, baizik eta errealitateak berak argitzen dituen kontzeptuak azaleratuz eta argituz, gutxi batzuk, dena dela.

Argia da Amaia Iturbideren iturria, Juan Mari Lekuonaren poesian izan zen bezala. Baina argiak bere iluntasuna ekarri ohi du, betidanik. Ez dago bata bestea gabè ukatzerik. Poesia liburuak, Lekuonaren eta Iturbideren arabera, hitzezko eraikinak dira, hitzezko etxeak, non bizi baitaiteke gizonak eta emakumeak, maite dituzten objektuez inguraturik.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak