kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Souvenir / Castillo Suarez / Elkar, 2008

Barruranzko bilakaera Lorea Amilibia / Deia, 2008-06-24

Castillo Suarez aski ezaguna da euskal poesia jarraitzen dutenen artean. Bere bidea egiten jakin du, ahots bat lortu, estilo bat garatu, nortasun bat eraiki; berezko lekua hartuz joan da; izaera propioa dute beren lanek. Souvenir, bere azkeneko lana, ildo horretan kokatu behar da.

Norbaiti idazten dizkio poemak, norbait zehatz bati zuzentzen zaio, zuzenean, zorrotz, amorratuta zenbaitetan, etsituta beste hainbatetan. “Beste mundu bat oparitu nahi dizut, eskumuturreko bakoitzean desira bat gorde, eta orube hutsetan udaberria biderkatu…” Oroiminak txertatzen dizkigu, beti deserosoak zaizkigunak. “Zauri txikiak besterik ez ditut eskolako kaieretan. Bizilagunek nitaz esaten ez dutena gorde, eta desorduetako gonbidatuak onartzen ditut. Borragomaren usaina. Min ematen dute ezpain zartatuetan lehertzen diren pomeloek. Beldur diot bustitako bikinia orkatiletan korapilatzeari”.

Castillo Suarezen poesiaren bereizgarriak topatuko ditugu liburu honetan: giza harremanez sakon eta zorrotz aritzeko nahia, mezu biribilak alditan, mezu ertz anitzak sarritan, esan nahi anitzak, esaldi zirikatzaileak, irudi iradokitzaileak; hizkuntza garbi eta aldi berean hurbila, poetikotasuna eguneroko hiztegiaren despurazioan bilatuz, eta ez artifizio eta estetizismoetan. Eta ironia, irakurleari ispiluan idaztea, handik bere isla jaso dezan. “Printzearekin balsa dantzatu nahi dut, gaueko hamabiak ezkero. Dantza egin gose eta egarririk gabe, eta gardena izan umeki bat bezala…

Esnegainezko erraiak eduki nahi ditut, eta neure burua jan lehertu arte. Gomazko zapatak eraman eta ez kristalezkoak”. Poesian bilakaera ez omen da aurrerantz ematen, barrurantz baizik. Souvenir lekuko. “Baina begiak irentsi beharko ditugu, mastekatu gabe, gure barrena ikusi ahal izateko”.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak