« Bizi poza | Euskal epikureismoa proban »
Anarkia hutsa / Woody Allen (Oskar Arana) / Meettok, 2007
Anarkia hutsa Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2008-04-20
Gustatzen zaizkit Woody Allenen pelikulak. Batzuetan. Irakurri ditudan bere idatzi eta hausnarketak ere gustatzen zaizkit. Batzuk, behintzat.
Anarkia hutsa lanetik nabarmendu nahi nuke lehenengo gauza da itzulpen lana. Itzel gustatu zait. Eta pentsatzen dut lan ederra izan duela Allen jaunaren esaldi luze eta, sarri, korapilatsuekin.
Gustatzen zaizkit Allenen ironia, begirada; badu modu berezia denari buelta emateko, kritika zorrotzak egiteko, astinaldi ederrak emateko. Eta honetan ere egin da, ez da salbuespen.
—Jainkoarren ez al duzu VARIETY irakurtzen? Ginea-Bissauko lehiatiletan dirurik gehien eman zuen filma egin nuen. / — Egia esan ezagunagoa dut literatur mundua. / — Bai, badakit. Hain zuzen horregatik egon nahi dut zurekin. / — Nola lortu duzu nire telefono zenbakia? Ez dago telefono-zerrendatan. / — Interneten lortu dut. Han dago zure kolonoskopiarekin batera.
Egilearen aurpegia azal bihurtzen duten liburuek apur bat botatzen naute atzera. Hau ere ez da salbuespen. Eta gogorarazi dit Allen jauna gorabeheratsua dela. Narraziotan ere bihurguneak ikusten dira. Bere absurdukeriak batzuetan goren-gorenekoak dira, eta seriotasun oro apurtzeko gai da. Beste batzuetan, berriz, arruntegia begitantzen zait. Ohikoegia; barka iezadazu esatea, baina, errezegia.
Badut lankide bat esan eta esan egiten didana egilea eta bere lana bereizten ikasi behar dudala. Allenekin askotan esan dit. Bera gauza bat dela eta bere lana beste bat. Gutxitan lortzen dut bereizketa. Azken batean orain artean ez nau itsutu gizon honek, bere zineak ere ez; ez eta liburu honek ere.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez