Koaderno gorria / Arantxa Urretabizkaia / Erein, 1998
Zubi etenak Aingeru Epaltza / Nabarra, 2002-02
“Zuen ama naiz. Zu, Miren eta zu, Beñat, nigandik jaio zineten, duela hamahiru urte eta hamar urte. Duela zazpi urte desagertu egin zineten, zuen aitak nigandik lapurtuak. Hori da nire egia, hori eta ez dakidala zer kontatuko zizuen aitak niri buruz…”
Irudipen okerra izan daiteke, beharbada, baina nago aitatasun edo amatasun sentimenduek, literatura guztietako gai handietarik izan arren, ez ote duten berriki arte leku murritza izan euskaraz idatzitakoan. Literatura gazte eta —beraz— aurreritziduna izatearen ajeak dira noski, idazlearen aldetik gutieneko ezagutza zuzena komeni duen alor baterako. Hartara, heldutasun seinalea bada —literaturarena nahiz idazleena—, pixkana-pixkana gure artean horrelako gauzez idazteko lotsarik ez duen jendea egotea.
Amatasunaren indarra da Arantxa Urretabizkaiaren “Koaderno gorria-ren” ardatza. Emakume batek —sasian dagoen militantea bera—, erbeste kontuak direla-eta senarraren eta seme?alaben arrastoa zazpi urtez galduta, Venezuelan direla ikasiko du, baita senarra berriz ere ezkondu zaiola ere. Berak harat ezin joanik, abokatu lagun bat igorriko du, emakumea hau ere, haurren eta bere artean “zubi etena” berreraiki dezan. Ahanztura etsai duelakoan, emakumeak “koaderno gorria” idatzi du, banaketa baino lehenago seme?alabekin izandako biziaz. Orri sorta hori haien eskuetan uztea da, zehatz-mehatz, lagun abokatuaren egitekoa.
Bi boz tartekatzen dira liburuan. Batetik, emakumearena, koadernoaren bidez ematen zaigu. Bertzetik, narratzaile omniszientearenak bigarren emazteki horren ibileren berri ematen digu Caracasen barna, ahantzi gabe koadernoaren beraren irakurketak harengan pizten dituen erreakzioak: noiz harridura, noiz desadostasuna eta are arbuioa, noiz hunkipena eta atxikipena.
Arantxa Urretabizkaia ez da etorri berria gure letretara; ofizio aski du bizkar gainean, istorioak kontatzeko zeregin gaitzean. Ez du hizkuntzaren pirotekniaz irakurlea txunditu nahi, haren bihotzera heldu baizik, hizkera zuzen eta lehen behakoan apaindurarik gabea erabiliz. Xinpletasuna irudi lezakeena lantze prozesu gogor baten ondorioa da, alabaina. Hitz guti eta iduriz biluzietan zenbat gauza adieraz daitekeen erakusten digu behin eta berriz liburuko orrialdetan zehar.
Euskal Herriko gatazka politiko delakoak bere protagonista eta haien ingurukoen bizietan utzi/uzten dituen ondorio suntsitzaileak liburu bat baino gehiagoren abiapuntua izan dugu, hondar urteetan, euskal literaturan. Guti, ordea, hau bezain hunkigarria.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi