« Asmazio askatzaileen alde | Goizuetako Arrukabordeetara bidean »
Euskal Herri imajinario baten alde / Santi Leone / Elkar, 2008
Nafarroaz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-03-14
Aspaldi honetan Nafarroari buruzko liburu mordoa (Zabaltza eta Epaltzarenak tartean eta besteak), kaleratu izan denez, galdetzekoa da ea euskal irakurlearengan piztu ote den Nafarroari buruzko jakin-mina. Taxuzko erantzunik ez dudanez, esango nuke neure irudipenaz fidaturik, euskal irakurleak ez duela interes berezirik Nafarroako kontuetan, baina Nafarroako kontuek interes handia dutela politikaren ikuspegitik, azkenaldi honetan bederen. Zerbaitengatik izango da Nafarroari buruzko liburuak, zentzu batez bederen, liburu politikoak izatea. Buruan ditut zertzeladak eta horien kariaz esan dezaket ongi idatzitako liburuak direla. Santi Leonéren hau ere bai, noski. Interesgarria izango litzateke horregatik bakarrik, prosa arinaz gainera esanguratsua baitarabil. Estiloari buruzko ohar horri gaiaren gaurkotasuna erantsi behar zàio.
Gure artean ohikoa ez bada ere, oso zabalduta dagoen joera da, norbaitek gure aurka jokatzen duela sumatzen dugunean gu ere are aurkago jartzea. Norbaitek liburu bat edo esaldi bat idazten badu, euskararen aurka edo gure sinesmen askoetako baten aurka, berehala erantzuten dugu manifestu, komunikatu, esaldi mordoxka edo liburu batez. Ez da, gainera, askotan bereizten aurkakotasuna kritika sanotik, gure alde ez dagoena gure aurkako amorratutzat jotzen baitugu, gehienetan.
Hasieratik badabil testuan lehendik norbaitek esandakoaren oihartzuna: “Euskal Herria herri asmatua da”. Liburua esaldi horrekin hasten da, baina ez da esaldi horretara soilik limurtzen. Esaldiaz haratago joaten da eta bere testu inguruan kokatzen du. Azken finean nazioa asmakizuna baino ez da. Egileak berak dioenez: “nazioak ez dira gauzaki naturalak, ezta fisikoak ere. Gauzaki kulturalak dira, irudimenezkoak, ideia mailakoak”. Ni ados nago horrekin. Eta baieztapenak berdin balio du Euskal Herria edo Espainia edo zernahi nazio definitzerakoan.
Egileak Nafarroari buruzko bi ikuspegi hartzen ditu ikergai, Nafarroako eskuinarena da bata; Nafarroako Nabarralde taldearena, oker ez banago, bestea. Biak ala biak dira zentzu hertsian “navarristak”. Ez dut zalantzarik eztabaidarako balioko duela liburuak; eta ez da bera lorpen kaskarra.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi