« Bihozkada beltzak | Begirada kritiko etengabea »
Jainkoa harrapatzeko tranpa / Jon Gerediaga / Pamiela, 2007
Pentsakizun poesia Jon Kortazar / El País, 2008-02-18
Liburuaren lehen aipuan Hölderlin jartzen zuela ikusirik, pentsatu nuen idazleak Rilke aipatuz bukatu behar zuela. Eta horrela izan zen. Lehen aipuaren lehen hitzak. “Kontent nago” dira, eta azpian sinadura: Hölderlin. Azken aldeko aipuak, ordea, Rilkeren izena darama sinadura gisa: “Kantua izate da. Erreza da jainkoarentzat / Baina gu, noiz gara?”.
Horrela hasi eta horrela bukatu du bere liburua, Jainkoa harrapatzeko tranpa, Jon Gerediagak (Bilbo, 1975), eta esan dezadan aspaldiko hilabeteetan irakurri dudan poema libururik umatuena iruditu zaidala. Antzerkigintzan urteak eman ondoren, filosofia irakasle eta poesia idazle bihurtu zaigu egilea, eta Fitola balba, karpiku tui (2004) liburuaren ostekoa dugu hau.
Hausnarketa poesia iruditu zait. Eta bere espresio poetikoak bilatzen ditu. Gaur egun gure artean diren poesia bideetan bide originala agertzea ez dago egunerokotasunetik hurbil, bide propioaren bila arituko balitz bezala. Hölderlinen bidea bide nagusia da, eta pentsakizunak sentsibilitateari laguntzen dio. Gerediagaren espresio-munduak alegoria besarkatu nahi du, baina tresna berriekin. Neoklasizismoa badago espresio moldean, baina aipua da eta gaurkotua dago. Gaurko galdera nagusiei heldu nahi die. Eta galdera nagusiak hor diraute: Beste kantu bat Auschwitz dela ere: “Kantu eske zirauen munduaren bihotzak” (15). Ekaitz: “Hil zara eta filosofiako irakasleok / ez dakigu azaltzen heriotza zer den / ezta heriotza zergatik gertatzen den” (45). Eta liburua irakurtzen nuen bezperan Kertezs idazle handiak esaten zuen, hala irakurri (hala iraqkurri?) nion behintzat: “Auschwitzen ostean bizi beharra dago”. Liburua bizitzaren alde jarritakoa da, horregatik deigarri zait kointzidentzia.
Anfora zen Atxagaren poesian ikurra. Aldiak aldatzen ari dira eta anfora hitza erabili ondoren Gerediagak hauxe idazten du: “Zenbat anfora, tenplu, argizari / zenbat hiztegi berriztu dugun” (54). Hiztegi berri bat eskaintzeko asmoz idatzitako liburu aberatsa hau.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez