« Zaurien barne gatazka | Eskuetako marrak »
Haragia / Eider Rodriguez / Susa, 2007
Haragia Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2008-01-20
Esku iaio batek margotzen ditu behatzetako atzazalak. Laugarren atzamarra margotzean murgilduta inguruan zer gertatzen den axolagabe imajinatzen dut esku eta oin horietako jabea. Eguneroko keinu batek alboan, atzean eta aurrean istorioz beteriko unibertsoa dauka. Paraleloa dirudiena.
Haragia. Horixe da liburua.
Imajina dezakezu norbere burua akabatzeko baliabideak jarriko balizkizu enpresa batek, asegurua edo hipoteka ahalbidetzen dizun bezala?
“Maikak azken esaldia izkiriatu du orrialde koadrikulatuan:”uste dut berriro maitemindu naizela, Lukas… zurekin gainera”.
Imajina dezakezu eguzkia daramaten erle begiak mundua gautzen?
Imajina dezakezu bizi dugun mundua?
Garratzak dira kontakizunak; zauriari gatza botatzea egilearen bide bakarra dela dirudi. Eta halako batean samurtasunak jota sueten antzekoa eskaintzen du. Baina egokitzen hasten zarenean, lasaitzen hasterakoan deserosotasuna ematen dizu.
Eta bai, hau ez da bizitza. Eta bai hau ere bada bizitza.
“Esan nahi nizun, ulertzen zaitudala, ez didazula azalpenik zor, eta agian dagoeneko ez zara nire txikitako heroia, baina zaude lasai, nik ere ez dut dagoeneko heroirik behar”.
Bai, pertsonaiek ez dute heroirik behar. Ez dira porrotera kondenatutako izakiak, ez dira zeharo galdurik dabiltzanak, samina alarauka erakusten dutenik ez da. Bizitza da euren gaitzik ziurrena. Bizitza da gertatzen zaiena. Bizitza, besterik ez.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria