kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

Gu, nafarrok / Xabier Zabaltza / Alberdania, 2007

Nafarren ikuspuntua Javier Rojo / El Correo, 2007-12-22

Xabier Zabaltzak inolako estalkirik gabe (politikoki oso zuzena ez izateko beldurrik gabe) plazaratzen du saiakera honetan zein den Nafarroaren egoera “euskal auzia” deitu zaion honetan. Ikuspuntu argia du: Zabaltza euskalduna eta nafarra da, agian abertzalea, baina pixka bat abertzalea izatea muturreko abertzalea izateko antidotoa izan daitekeelarik, bere abertzaletasun horrek ez du itsutzen; aitzitik, beste abertzaletasun batzuk ulertzeko ahalmena ematen dio. Bere plantamenduaren arabera, Nafarroan bi nazio identitate daude lehian: euskal nazio identitatea eta espainiar nazio identitatea. Eta biak ala biak diruditen baino antzekoagoak dira, desberdintasun nagusia identitate horien nazio-xedea baita. Baina bi nazio identitate horiek onatzen dute nafar izatea, biak ezinbestekoak baitira Nafarroa Nafarroa izan dadin. Esan daiteke Zabaltzak elkarbizitzarako proposamen bat egin nahi duela. Horregatik da esanguratsua hasierako eskaintza: “Nafarroa, Euskal Herria eta Espainia baino giza bizia maiteago duten guztiei”. Izan ere, Nafarroa nafarrek nahi dutena izango baita. esentzialismoetatik urrun, herritarren nahia izan behar baita irizpide nagusia arazo politikoak ebazteko.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak