kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Ez da gaua begietara etortzen / Felipe Juaristi / Erein, 2007

Gaua begietara Aritz Gorrotxategi / El Diario Vasco, 2007-12-21

Merezi adina arreta jaso ez zuen Airezko emakumeak gogoangarriaren ondotik, koska bat haratago eraman du bere narraziogintza Felipe Juaristik, eta euskal gatazka literaturaren bidez islatzeko Andu Lertxundik eta Jokin Muñozek irekitako bideari adar berri bat, eremu berri bat zabaldu dio Juaristik Ez da gaua begietara etortzen nobelarekin. Minaz, bakardadeaz eta oroimenaz mintzo den nobela. Alderdikerien polemikatik urrutik, giza arimaren hirian jarri du fokua idazleak. Giza izatearen kaleetan, minaz haratago legokeen minaren finisterrean, hiru pertsonaiek hezur arimetan bizi dutena.

Bortxazko hilketa batek harrapatzen ditu hiru pertsonaiak. Batetik, hilketaren lekuko bihurtuko den Lope de Iraurgi kazetaria, aita uretan izoztua galdu duena. Bestetik, Miranda, nahasmenduz hil zuten gizonaren bikotea; eta, azkenik, Gabriel Cifuentes, egun hartan hil nahi zuten pertsona.

Gorputzez hilik suertatu ez arren, arimaz hilda geratuko dira hirurak handik aurrera. Izan ere, Homerok zerbait irakatsi bazigun, horixe da, sufrimendua dela gizakiaren patua. Nor bereaz zein besteenaz jabetzeak egiten gaitu gizaki. Eta ez nor bere erlijioko minduekin geratzeak. Are, gehienetan errazagoa da inoren tokian jarri ordez inor norberaren tokira ekartzea.

Oroimen hotzak, ordea, badu bere kontrapisua nobelan, eta ez da ironiarik falta. Itzuleran datozen gizakien keinuetan ez baita harritzekoa ironia hori. Denok galtzaile hutsak garela dakienarena. Nobela eder eta sakona ondu du Juaristik, konbikzio emozional handikoa eta poetikoa ez ezik, guztiz baliagarriak zaizkigun gogoetez zipriztindua. Baliagarriak eta ezinbestekoak.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak