« Wakefield | Grina betea »
Etxearen negarra / Felipe Juaristi / Elkar, 2007
Etxearen negarra Joxe Irigoien / Deia, 2007-12-11
Ez da beti erraza izaten etxe bat eskuratzea bizitzeko. Etxez aldatzea bizitzaren proiektu berri bat hastea izaten da. Edelmirok, mutil gazte gehienek bezala, kezka bat du buruan; kezka batek, ordea, ilusio bat gordetzen du bere baitan sarri askotan. Elisa izena du Edelmiroren kezkak, eta ilusioak. Elisa emakumea da, argia, burutsua, eta fundamentu handia dauka; alegia, kezka asko sortzeko abilidadea. Kandida da Elisaren ama, eta Edelmiroren buru-haustea.
“Elisaren ama Kandidaren etxean bizi ginen biok, Parte Zaharrean, bost zakur eta sei katurekin batera. Hori behe-denboraldia zelako. Goi-denboraldian hamar zakur eta hamabost katu ere izan zitezkeen. Edo are zakur eta katu gehiago. Hartaz gogoratzen naizenean “anabasa” hitza etortzen zait burura. Hango kuxidadea! Kandidak marinela zuen senarra, edo oraindik badu, ez dakit. Egun batean kaira joan zen Fruktuoso, hala deitzen baitzen gizona, eta ez zen gehiago itzuli. Ez da haren berririk izan harrezkero; ez du idatzi, ez du telefonoz deitu eta ez da Gabonetan azaldu bakailao-hezur gazia esku batean eta moskatel botila bestean, emazteari ere hika hitz eginez.” Edelmirok eta Elisak ilusioak proiektu batean bildu nahi dute. Haur bat izan, etxe bat bilatu, elkarrekin bizi.
Felipe Juaristik umore fina eta ironia erabili ditu bikote harremanei eta egunerokotasunari begiratzeko. Askotan absurduaren eta exagerazioaren bidea ere hartzen du, bizitzan gertatzen zaizkigun gauza batzuei irribarrez begiratzen ere jakin behar dela esan nahiko baligu bezala.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui