kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Bihotzaren ritmoan / Sto. Tomas Lizeoko ikasle batzuk / Erein, 1979

Bihotzaren ritmoan Josu Landa / Susa, 1980

Poztasun handiz jaso dugu liburu hau, salgai ikusterakoan. Poesia, ipuin, bertso eta testu-azterketaz osatu digute liburua 15-16 urtetako gazteok. “euskararen alderdi desberdinak lantzen saiatu” omen dira egileak, hitzaurreak dionez.

Liburu bat —eta batez ere, euskal liburu bat— plazaratzeak dakartzan desbentaja eta diru-galtzeak kontutan harturik, beti saltzeari begiratu behar denez, harrigarria egiten zaigu horrelako liburu esperimental bat —beharrezkoa, hori bai— ateratzera ausartzea. Horrelako asko izango bagenu, beste tokitan litzateke euskal literaturgintza. Ez da liburu gehiegi publikatzen idazle onak ez daudelako, eta alderantziz, ez daude idazle onak idazteko motibapenik ez dutelako. Zirkulu bizioso honetatik nola atera asmatzea zaila da.

Liburuan bertan finkaturik, ohar batzuk egin nahi genuke. Bilduma guztiek duten eta ebitatu ezin duten heterogeneitate bat badu honek ere noski. Honetatik aparte, gaztetxoak garenoi nabaritzen zaigun kutsua dute idazlan gehienek. Normal. Badira oso idazki interesgarri batzuk. Poema batzuk poesia kontzeptual eta konkretuaren kutsu nabarmen bat dute, eta erresultatuak oso desberdinak dira; estilo oso pertsonalak nabaritzen dira poemetan zehar. Bertsotan aritzerakoan hauteskundeak, gizartea eta umorea dira gai eta ezaugarri nagusi. Irakurri beharra dago agertzen diren lau ipuin; nonbaitetik atera behar prosalari krisia gaineratuko dutenak. Liburuaren azken zatia, testu-azterketena, irekitzen duen azterketa eta beste artean diferentzi handia dago, sakontasun eta eramateko forman batez ere. Dena osotasun bezala hartuz, oso balantze positiboa eman behar. Ea honelako asko ikusten ditugun…

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak