kritiken hemeroteka

8.791 kritika

« | »

Xake / Jon Esturo eta Maximo Aierbe / Debako Irakaskuntza eta Kultur Aurrerapenaren Elkartea, 1985

Xakea Edorta Jimenez / Susa, 1989-06

Kontzentraziorako ahalmena, burua, altzairuaren hoztasuna, tigrearen malgutasuna, elefanteren sendotasuna, sugearen azpikeria… zer ez ote du behar Xakeak, bada? Beste ezeren gainetik, astia eskatzen du Xakeak. Hala bada, astia eskatzen duen jokoa izanik, ez gaitu harritu gartzelan itzulitakoen artean Xake tratatu hau ere itzuli dena jakiteak. Egin-eko orrialdeetan ere Paris-Argel trophy hori ikusi dugunez gero behintzat. Zaletasuna dago, bai, espetxeratuen artean. “Xakea” liburua hau ere espetxean idatzi zuten Jon Esturo eta Maximo Aierbek. Nik neuk, hurrengo lerroetan azaltzen den moduan izan zela sinestu gura dut.

Preso bi besterik ez gartzelan eta joko bakarra bien artean egiteko, xakea. Biek ez dakite, aitzitik, jokoan, bakar batek baino. Denbora luzea dutenez, xakeaz liburua idaztea erabakitzen du dakienak, egunen batetan biek elkarren aurka joka dezaten. Ez dakiena bizarduna da; dakiena, berriz, bizarbakoa. Ez dakienak, bizardunak, egunero egingo du bizarra aurrerantzean, besteak idatzi egiten duen bitartean. Gero, bigarren horrek iluntzero irakurriko du gartzelakideak idatzitakoa. Honek ez du bizarra egiteko astirik izango, lehen bait lehen burutu gura izango baitu bere lana. Egunez egun, batek jokoaren barruak azaldu besteari eta beste horrek taularen gainean maneiatzen ikasi, biek betetzen dute bakoitzari dagokien zeregina. Azkenean, amaituta du liburua bizardun berriak eta goitik behera buruz ikasita —azken orrialdekoak ezik— bizarra egin berria duenak. Orduan, gartzelatik libre irteteko agindua heltzen zaie, biak elkarren aurrean, taula erdian dutela, halaxe jesarrita direnean…

Ekialdeko ipuinetan zera esango litzateke, ez luketela gartzela utziko jokalariok, harik eta jokoa burutu arte. Areago, jokoan garaile, izan ere, ikasi berria izango litzatekeela esango ligukete. Nik neuk gurago dut pentsatzea jokalariok, airean botata dena, arin irtengo liratekeela gartzelatik. Eta nork daki ez ote luketen liburua bera ere barruan utziko ahaztuta. Halaxe izan ote zen, ez dakit. Maximo Aierbe kalean ikusten dut, noiz edo noiz. Liburua bera ere eskuartean dut. Gartzelak irauten du. Noiz arte?

Azken kritikak

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak