kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Hamairu ate / Hainbat egile / Elkar, 1985

Hamairu ate Edorta Jimenez / Susa, 1989-06

Errealitatea bera den ogi gogorrari haginekin ekingo bazaio —eta halaxe ekin ei behar zaio— hagin gogorrak beharko dira. Haginik gogorrena, aldiz, urrezko urre beltzaz babesturikoa ei denez, halaxe ekin izan dio hainbatek eta hainbatek, okinek mundua asmatu zutenik hona, umore ilunez. Andre Breton porru-saltzaile bikainak igoarazi zuen hagin hau “arteen” elitera, umore beltzaren antologia antologikoa argitaratuz. Hagina, ordea, ez da alferrik galdu handik honako bidean. Ogirik bigunena bera ere gogorregi egiten den ziegan —hara berton Cesar Vallejo gogora ekartzeko aukera ezin hobea— beltzago zorroztu dute hagina Joseba Sarrionandia eta Mitxel Sarasketak, “Hamairu ate” izeneko antologia hau atonduz.

Hamahiru egile hautatu dituzte antologiarako itzultzaileek. Zenbakiak berak ere ikara eragiten diolarik askori, nork daki ez ote duten azken txantxa egin gura izan honetan. Bestalde, zati luzeak nahiz laburrak bildu badituzte ere, laburrak dirateke atseginenak, umore beltza laburrean gauzatzen baita —begiratu besterik ez dago, ehun metroko frogetan izaten direla txapeldunak beltzak, luzeagoetan ingelesak eta portugesak diren bitartean—.

Hortxe dituzu, bada, Ambrose Bierce, Munro, Francis Picabia, Kafka, Jaguiwara, Anibal Machado, Max Aub, Carrington, Virgilio Piñera, Kostas Axelos, G.G. Marquez, Pere Calders eta Gonzalo Suarez, hamahiru ateak. Irtenbide bakarra, aldiz, barre mingotsa da.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak