« Filme baten plastizitatea duen nobela | Paixibo »
Manu militari / Joxe Austin Arrieta / Elkar, 1986
Manu militari Mikel Antza / Susa, 1987-07
Ez dago zertan Joxe Austin Arrietak oraingoan lan mardula burutu duela esaten hasteko beharrik. Begienbistakoa da hori. Apenas iruzkin ditzaket “Manu militari”k idaroki dizkidan hainbat eta hainbat inpresio orrialde batetan, baina motxilaren zama arintzekotan Arrietaren bigarren nobela hau aitzakiatzat esaldi batzuk burutuko ditut. Gauza jakina da ez dagoela soldaduska egiten ari den bat baino izaki jasanezinik; amaigabe eta zenbaitetan grazigabe diren anekdota errosario bati aurre egitara beharturik dago entzulegoa. Anekdotario horretatik soldaduska den esperientzia gorrotagarria adierazterako esfortzua ez da makala. Eta Arrietak Iñaki Arretxearen soldaduska kontatzen digu, zailagoa oraindik, Arretxea eta bere andregaiaren (Izaskun Etxeberria, ez dezagun baztertu) artean gurutzatutako gutunen bidez kontatzen digu. Desafioari aurre egiteko literatura eta fantasiaren laguntza hartu du Arrietak, bestaren pertsonaiak deskaratuki profitatuz. Hasiera batetan errekurtso literario gisa aurkeztua dena, Arrietak liburuan kontatu nahi digunaren probetxurako erabiltzen du narrazioa aurrera doan heinean. Soka gainean dabil oreka mantenduz, eta liburuak tentsio une gorena lortu bitartean mantentzen du oreka hori. Azkenerako parafernalia literarioa integratzea lortu arte. Pertsonaia literarioen erabilpen horrek protagonistaren ibilbide pertsonalarekin bat egiten du, eta beste laun edo plano batetan idazlea berarenarekin. Ez dut uste hala ere Arrietaren tesia denik “literaturak salbatuko zaitu”. Literatura erabili egiten du, zentzurik manipulatzaileenean. Horren zilegitasuna neurtzeko ez dago arau finkorik. Ez bada kasu bakoitzeko ondorioengatik. “Manu militari”n tentsio handieneko unean gertatzen da txertaketa hori egokien. Orduantxe da hain zuzen liburuak engantxatzen duenean.
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi