kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Bitargi / Kerexeta, Jaime "Arantzibia" / Graf Izarra, 1960

“Bitargi” Aurraitz / Olerti, 1960-07

Leen “Orbelak”az egin euskunez, orain, “Bitargi”az asetu dauskuz gogoak gure Parnasoan aurrelari iabilkun Arantzibia olerkari bikaiñak.

Benetan biotz-eragingarriak abade iator onen olerkiak. Liburu apain ontan maitasuna dau Muse. Bear ba-da gogo-estuen batek, apaizek egiteko olerkiak ez dirala onek, esango dau. Apaizak be biotz-iaube dira beste edozein lez, eta gotargiaren biozkadak edertibidez azaltzeak ezer txarrik daukanik iñok ezin esan daike. Olerkari bikain onek alperreko berba barik, labur ta iator, olerki utsez, ingiratzen dauz izadiak eragiñik bere gogo-zelaietan sortu-amets eta urduritasun gardenak.

Lauaxeta naibagetuari zoritxar gorrienak esku samurretatik ankerkiro bere lirea urratu eutsan ezkero gure artean ez dogu izan au, elorriotar au, bezin olerkari iatorrik. Onen olerki bakoitza irakurri-ala egaz egiten dau gogoak ludiz bestaldeko zelai ezaungeetara ta kaden arrotz batek laztantzen dau leunkiro biotza. Irakurri baiño ez dago ahapaldi au:

Goizalde, laiñoz illun.
Zurrunbilloz edur-matazak;
lotan ibar osoa.
kirrinkalari itxas-antzarrak…

Kerexeta lako olerkari olerkarien bearra ba-dauka gure euskera maiteak. Aldi ontan bertso-gile ugari doguz bazterretan, baiña olerkaririk gitxi; eta aunegandik asko ikasi daikee olermenak barruan zirri dagitsoen gazteak.

Olerkia ez da neurtitza, apañago agertzearren ezarten iakon iantzia baiño. Olerkia neurri ez oskide barik bere izan daiteke; ta neurri ta oskide apaiñenakaz olerkirik ez izatea be bai Arantzibia olerkari utsa dogu, ba. Olerki utsaren olerkaria. Ta alde onetxek iarten dau orain ditugun olerkari guztien aurrean. Zeiñek idazten dau aldi ontan, gurean, aulako neurtitzik? Ots:

Udazken-goiza, bakez,
goian, azken-izarra
ba-doa, bizi-naiez;
intzez diz-diz, lizarra.

“Orbelak” lez olerki goitarrez orniduta dago, ba, “Bitargi” ta ederra, bikaiña ta euskera apaiña maite ba-dozuz, irakurle, ez gera olerki-liburu au erosi barik.

Eta zorion ugariak, Kereixeta, adizkide maite orri, gure gogoen eder-egarri asekaitza onen ontzi apaiñean ta ain ur gozo baizen gardenaz ase deuskuzulako

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak