« Haur besoetakoa | Lertxundi, zazpigarrenean aidanez »
Hiltamuzko lantuak / Pio Berasategi / Hordago, 1982
Kostunbrismoa barria Jon Kortazar / Idatz & Mintz, 1983-05
Pio Berasategiren bigarren liburua irakurteko aukerea izan dogu. Eta Madrilen bizi dan euskaldun honen narratibak, zerbait barririk ekarri deuskula esan daikegu. Ez da tratamentuaren aldetikoa. Agian, ikuspegi prolema baino ez da izango nobedadea. Kanpoan bizi danaren negar tonoa.
Dana dala, narratiba aldetik ez badau ezer barririk aportatzen, liburuaren hizkuntza jokerak ditugu aipagai.
Bere lehenengo nobelaren jokabideak agertzen ditu barriro hemen ere. Herbesteratua nobelak baeukan hari narratibo bat aitzaki legez Madrile eta Euskal Herriaren deskripzinoak sortzeko. Hariaren ahultasunak, ea melodramatismoz osoturiko pasarteak emoten eutsoen zahar kutsua ahaztu ezinezkoa jakun.
Bigarren honetan, ostera, beste alde batetik jokatzen dau. Ahaztu ditu hari narratiboak eta Madrilen marrazki zabala eskeintzera etorri jaku. Kostunbrismo barria eregitera.
Liburuaren gala, Madrilen ikuspegi bat dogu. Horregaitik liburuak nobeleaz baino periodismoaz zerikusi handiagoa dauka. Erreportaiarekin lotuago ikusten doguz liburua osotzen daben kontagai laburrak. Eta horixe dira izan ere, huri nagusiarekiko sentitutako deskripzinoak, noizbehinka ikuspegi pertsonala tartekatzen dala, narrazinoaren kontrastea bilatzeko.
Berasategi-ren ikuspegia errealista bada ere, ez da gai liburu honetan, filosofia oso bat agertzeko, eta Madrileko postal txikiak eginez osotzen ditu artikuluak. Ikuspegi errealista horren ondorio argi bi honeexek dira: errealitate guztien errepresentazinoa bilatu nahia eta alkarrizketetan, batez ere erderazkoetan lortzen dauan ironia eta bizitasun garratza.
Baina, zelan ez, bere euskeraren jabetasuna da gairik aitagarriena liburuan. Nahiko ondo definiturik diran euskal errealismoaren jokera estilistikoak darabilz: joskera aldetiko erritmo aldakerak, hiztegiaren aberastasuna eta deskripzio aldetiko bizitasunak —gogoratu daigun 95. or. egindakoa—, adierazlearen zabaltasuna. Euskeraren jabetasuna ez jako ukatuko, ba.
Kostunbrismo honen alderdirik barrienak bestelako ezaugarrietan oinarritzen dira, halan eta guztiz ere: pertsonaien anonimotasunean. Ez dago pertsonai zehatzik. Eta orduan kontaketa, inpresioz osotzen da. Inpresioz, eta kazetaritza barria gogoratzen dauan hizkera errealistaren erabileran.
Azkenengoz, ikuspegi pertsonalak, tono maílenkoniatsu eta intimoak narrazinoaren anonimotasunagaz kontrasteratzerakoan bilatzen dau Berasategik liburuan aurrera eragitearen zutabea.
Horrela, bada, hizkera aldetik euskera klasikoa gogoratzen badau liburuak, narratiba ikuspegiak ez dau askorik laguntzen.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi