kritiken hemeroteka

8.618 kritika

« | »

Andre Mari gaztediaren eskuetan / Aita Emiliano Karmeldarra / Itxaropena, 1954

Andre Mari gaztediaren eskuetan A. / Euzko Gogoa, 1954-11

Aurtengo idatzi berrien sailla ez nun uste onen urre-orratz istatsu ta apaiñez lotzerik; artega nengon liburu berri gabe aldizkaria atera bearko ez ote genuen. Geiegikeri gabe aitortu dezakegu Aita Emilinoren liburu okitua gaurdaño Andre Mari’z idatzi dan bikaiñena dala gure artean.

Ikasbide eraz antolatu digu, galde-erentzuka. Esa ortara moldaturiko liburuak nekagarri gertatu oi dira geienetan, elkar-izketaren igi ta eragiñik ezpaidute. Iasan garri dira ordea, irakurlearen gogoa iakituriz alatzeko egokienak diran ber. Eta liburu au, ain zuzen, Andre Marigazko ikasgarri ta iakingarri guztien lore-txorta bikaiñena duzu izan ese.

Amairu ikasgaietan lege-zarreko Andre Marigazko igarkizun eta antzirudietatik asita, Iainko-Amaren Iasokunderaiñoko doaak zeatz meatz azaltzen dizkigu idazle argiak. Azalkizunok Eliz-Amaren irakatsi zindonetan eraiki ditu, Eliz-guraso ta Irakasleen aitor iatorrenez sendoturik. Heresi-zulo beltzerako lerrabiderik ez du emen arkituko kristau irakurleak; bai, ordea, zerubiderik zuzenena Andre Mari’ren onoimen iarraigarriz arriztatua. Beraz dotriñaz sendo dagerkigu Aita Emiliano.

Idazti onek ordea, beste zerbait ese erakusten digu: euskeraren aurrerapena asketika bidean. Azken bost urte auetan liburu egokienak argitara dira euskeraz asketika saillean: Zenarruzabeitia’ren “Gurutzearen Oiñetan” Iruretagoyena’ren “Bizi…”, Altzo’ren “Arimaren Zuzenbidea”, Ibargutxi’ren “Geroko Bizitza”, Orixe’ren lan aundiak “Urteguziko meza-bezperak” eta “Kito’n Arrebarekin” batez ese. Euskerak lan eder auetan asketikarako doaiak ezin obeki nabarmentzen dizkigu: zailu, menderakoi, errex biurtu zaigu gogo-bizitzari doazkion gai sakonenak azaltzeko. Ezin ukatu euskeraren urregin oriek izkera egokitu ta tinkotu digutenik. Eta gaurko A. Emilianorena urrats sendoena da bide ortan.

Gazteentzako egin digu liburu eder au. Gazteentzako baiñan adiñekoek ere onuraz ta etekiñez erabil dezaketena, ez gogo-bizitzan atzera daudenak soilik, baita zer bait aurreratuxe, esketika bidetik mistikan sartzeko dabiltzanek ere. Egun auetan ain zuzen, Aita Villasante’k Ama Sorazu’z erderaz idatzi liburu mardula irakurtzeari ekin diot, gogotik ekin ere. Aipatu autore argiak diñoskunez, ez omen zitzaizkion atsegin Ama Sorazu’ri mistika-liburuak. Arima geienentzat galgarri zerizkion. Azketika liburuak, ordea, atsegiñen omen zitzaizkion, zerbait irakasteko egin liburuak: Iesu’ren Bizitza, Ama Birgiñarekikoak, Ebaingeri doneak, oien azalkizunak eta abar zituen maiteen. Ala ere Ama Sorazu’k mistikaren gallurrak iritxi zitun eta idazlan ederrik utzi zigun, erderaz damuz.

Oraingo ontan lekaide ta lekaimeak batez ere, badute beren gogoak euskeraz nun ase. Gure lekaimetxoek ordea, naiago ditute erdel irakurgaiz ito. Okerrena ordea, euskera bastertzeke ezin ditekela bizi-espiritualean aurrerapenik egin uste dute eta euskera baztertzea ta nardatzea aurrerapen audientzat daukate, ergeltxo oriek, gogo bizitzan. Lekaide ta lekaime askorentzat zeruko bidean lenen mailla euskera ukatzea da izan ese. Ortan ez dira eurak errudun, lekaimeak alegia, gonazpian prakak daramazkiten lekaide ta apaiz askotxo baizik. Zernolako kalteak egin ote dizkie gure aberri-izkerari lekaime-komentuetan diralako kapellau eta aitor-entzule erdel-zale ta euskal-arerioek?

Ezin izan dut iñoiz ulertu zergatik erderaz iardun bear zuten Gernika’ko eta Lekeitioko mondxa zarrek esate baterako, inguratzen zituten erritarrek euskeraz ari bitartean. Beste ainbeste esan genezake Azkoiti, Azpeiti, Tolosa, Donosti, Oñati, Arrasate eta abar, gaurdaño ere euskaldun dirauten erri askotan. Zergatik iaurti dute euskera lekaretxetatik? Zergartik Seminarioetatik. Eta azkenez, zergatik ari dira oraingo aldi ontan apaizak eleizetatik gure aberri-izkera uxatzen? Oien guztion gain erru orien iturri bakarra dan Eliz-ierarkia dago, betidanik euskerakiko erra baizik erakutsi ez duen ierarkia, lotsagabe ta nabarmenki, erri-egintarien besotik ibiliz.

Zoritxarrez euskaldun geienek ioko ori bidezko arkitzen dute. Baiña gure ama-izkera aintzat daukagunok, ezin ditzakegu onets aipatu bideak iñola ese. Eta orregatik iarion oi ditugu biotz barrenenetik ain asperen samin eta kexu mingarriak. Iñoiz erantzunik izango ote dute? Dana dala euskal kristau eta eliz-gizonek ere badute beren biotzak gogo-azkurriz alatzeko aski iakirik euskaraz. Baliatu ditezela beraz.

“Andre Mari Euskalerriko Mendietan” deritzan liburu ederrean oso ederki nabarmendu zun A. Emiliano gure mintzaira erabiltzeko trebetasuna. Oraingo ontan, gaia berez sakonago ta zaillagoa izaki, are nabarmenago iarri du. Euskera txukun, argi, garbi ta ugariagorik ezin diteke. Betoz laister itzaurrean ezkeintzen dizkigun beste bi liburuak Andre Marirekikoak osotzeko. Arrera ez obea izango dute euskaldunen artean. A.

Azken kritikak

Denbora bizigarri baterako
Marina Garces

Irati Majuelo

Jostorratza eta haria
Yolanda Arrieta

Amaia Alvarez Uria

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Ibon Egaña

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Asier Urkiza

Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx

Aritz Galarraga

Panfleto bat atzenduraren kontra
Pello Salaburu

Mikel Asurmendi

Denboraren zubia
Iñaki Iturain

Aritz Pardina Herrero

Etxeko leihoak unibertsora
Alba Garmendia Castaños

Irati Majuelo

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Joxe Aldasoro

Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia

Aiora Sampedro

Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez

Mikel Asurmendi

Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Maialen Sobrino Lopez

Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap

Asier Urkiza

Artxiboa

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

Hedabideak