« Bidalien egiñak | Biotz-begietan »
Elezarrak / Egile ezberdinak (Sorrarain eta Galarraga) / Itxaropena, 1954
Elezarrak. Arraun eta Amets A. / Euzko Gogoa, 1955-05
Bi idaztiño ditugu batean; ” Elezarrak” eta “Arraun eta Amets”. Lenengoan iru elezar datozkigu, bi Kanpion’gandik itzulita, “Itzaltzuko Koblaria” ta “Irarrazabaldo Orma-artean” alegia, irugarrena berriz, “Ernio Garbi” Arakistain’en elezarretatik itzulita. Azkenez “Olazarrai begira” idaz-saioa. Lau lan auetatik iru gure aldizkarian agertu ziran lenbizikoz. Mutillak dituzute Sorrarain eta Galarraga itzul-lanean. Oiekin ez dator ondo arako esakun hura; “itzulari salketari”. Txintxo bezin apain euskerara irauli digute Kanpion. Garayalde’ren idaz-saioa ere lendik ezagutzen zuten gure irakurleek, ala ere gogoz irakurriko dute nunbait argitalpen berri ontan, ain dago ederki egiña. Praille gazteok ez al zaizkigu iñoiz ere euskal arlotik aldenduko. Gazte zerate, eta lanik ederrenak burutu ditzakezute.
“Arraun eta Amets” Salbatore Mitxelenaren olerkibilduma zoragarria duzute. Bere leen-aldiko olerkiak bildu dizkigu, geienbat, bilduma ontan. Badira, orregatio, orantsukoak ere istarri bikain ayen artean.
Ezagunegia Mitxelena Aita aren goraipaketan emen asteko. Etorri andiko olerkaria. Noiztanka poema luzetxoegiak ere egiten ditula esango genioke. Olerki labur zale naiz izatez, baiña orrek ez du esan nai beste irakurle guztiak ni bezelako diranik. Salbatore Mitxelenaren doai bereziena, nere ustez, erri euskera ta euskera landua iñork ez bezela elkartzean datza. Ori azalari gagozkiola. Mamiz berriz, bete ta okituak dira aren bertsuak, asmo ta irudi berrien aberaska goxoak.
Mitxelena adiskidea Euskadi utzita Ameriketan arkitzen da. Emengo giroa ez da aukerakoena euskal saillari ekiteko, olerkari andi onek ordea, ementxe izango ditu aukera onenak bere irudimenaren egak beldur gabe zabaltzeko, eta uzta ioria egin al izango du. Ala itxaro dugu ere lan ederrak dastatzeko beti ere erpai gaudenok. Amerika aldi on bat, adiskide!
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi