kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Pipo konejutxu arroa - Nini konejutxu argia / Karlos Bernal Araluze (Sabin Berasaluze) / Grafixas Ordorica, 1957

Pipo konejutxu arroa – Nini konejutxu argia I.'tar A. / Euzko Gogoa, 1958-03

Maiz entzun izan diegu guraso batzuei esaten, ez askori, aurrentzako literatura ugaritu bear genukela, liburu polit eta irudiz ondo apainduak euskera errex ta txukun batean argitara emanaz.

Aspaldikoa da guraso gutxi orien arrena eta aspalditik asi ere egin ziran euskeraz aurrentzako izparringi ta liburutxoak argitaratzen guraso eskax oien eskaa gatik baño are aur-literaturak daukan garrantzia ikusi-ta. Baña zer-nolako arrera izan zuten liburutxo ta izparringitxook Euskalerriko aurren, obeto esan, gurasoen artean? Bai, gurasoen artean, bada gurasoek nai izan ezik aurrak ezertxo ere ezin dezake eskuratu. Aldizkariok izan zuten bizi laburrari begiratuta, arrera oso txarra izan zutela aitortu bear.

Errexa da esaten idazleak au, ori ta bestea egin bear luketela, eta gure artean, Jaunari eskerrak, mentoreak etzaizkigu palta: iñoiz eskuartean euskerazko liburutxo bat ere artu ez duen edonork (artu ez, eta artu nai ez), laister esango dizu: “Zertan ari zerate aurrentzako liburuak egin gabe?“. Errez da erantzuten: “Bai; Zer balio du liburuak egitea, zuen, gurasoen zabarkeri ta alperkeria dala-ta txoko illun baten usteldu ditezen?” Gogoan dut oraindik “Leoi-kumea” ren trajeria.

Gaur egunean, nere ustez, bein-beineko lana da gurasoek ezi, edukatu ta euskalzaletzea: iturri agorrak ez du lurrik ezotzen, ezta guraso zabarrak ere aurrik euskalzaletzen.

Eta onatx, Arantzazutik datozkigu aur-literaturaren utsuneak betetzen ere. Prailleak orain ere, berez guraso ta erri gizonei dagokien sailla lantzen. Liburutxo xoragarriak biak, errexak, margoz ta irudiz poliki apainduak eta gaiñera oso merkeak. Labur esan, aitzaki gabekoak.

Guraso batek “Pipo Konejutxu arroa” eskuartean artuta oiuka esan zidan: “Auxe, auxe dok lan ederra eta ez ik egiten dokana! Obeto olako euskerazko liburutxuak umientzako egin, ez bestelako zorakeriak.” Onek beintzat gogoz artu zuen aur-liburutxua.

Exiturik beteena opa diet zuen liburutxo biei. Gurasoak esango dute. Ez du balio ordea erregalatzea. Askok euskal-liburuak aizea edo dirala uste dute, gorantziak bezela, duban emateko. Irudigille ta euskerazleak -Sabin Berasaluze adiskide onak- ar bitzate benetako euskaltzaleon eskerron beroenak, gurasoek eta aurrek berena erakutsi bitartean…

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak