kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Bide barrijak / Lauaxeta / Verdes Atxirika, 1931

¿Bide berriak? Euskaldun batek / Argia, 1932-02-28

“Lauaxeta” ta “Lizardi’tar Xabier”-k min artu dute ikusten danez.

Nere idaztitxoa, iñori miñik emateko asmo gabe azaldu bazan ere, ayer nun guzien gogoko izango ez zala, ta norbaitek zerbait erantzungo ziola; baña orrenbeste zipriztin eta txinparta ateraziko zuanik, ez nun uste.

Jakin nuen “Lauaxeta”-k, iritzi eske, zerbait idatzi zula “Larreko”-k esan zunaren ondoren, eta naiz olerkari urria izan, olerki zale aundia naizelako, ausartu nintzan nere iritzia ARGIA’n azaltzea; eta azaldu badet azaldu, bai neri azkar eldu.

Biyak, zein baño zein, jardun zaizkit eraso gogorrean, eta nik eztalki gabe, ta batez ere almen txit laburra dedalako, kemen gutxi daukat oien jasa igarotzeko.

¿Bi gazte narotasunik onenekoak, tipila tapala dabilen gizajo oni bultzaka? Ez da gaitz ni menderatzen.

Gañera, zuek ikasketa aundikoak izan bear dezute; ni, besterik ez naiz, txikitan zerbait ikasia baña urteren buruan gauz asko ikusi ta batzuek oartuaz nere iritzia zuzenazi dedana gai banaketan.

Biyoi erantzungo nizueke zuek biyok, naiz euskeraz eta nai erderaz, dezuten erreztasuna banu, baño gogo dedana esaten asiko banintz, berriz esango nukenak, gordintasun guzian azaldu agbe, iduriki egokiz apaintzen ez dakitelako bildur ematen dit, zuen lengo miña sendatzen asmatu ezingo ote dedan.

Orregatik, gai oni aurrera ez jarraitzea erabakitzen du (Euskaldun Batek).

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak