kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Bide zarretik / (Liburu zehatzik ez)

Bide zarretik Orixe / El Día, 1932-09-25

Gure olerkari zarrak, erritarrak, agiz irakurtzen ere etzekitenak, etxe-eize edo ganaduen bizitzari begiratuz, olerki iostagarriak asmatu zituzten. Euskaldunak, olerki-gai, gertakizunak aukeratu ditu, naiz adidunenak, naiz adigabeenak. Lur-inguruak, erderaz esan, “el paisaje” ez du erakartzen gure erritarra, ez dio kilika eragiten beste erriei edo gizon ikasiei bezala, beintzat.

Olerti-mota au ez diteke lirika dalako ortara saildu, ez baita biotz-eresi, ola esateko, ez nuke esango besteak baino errezago edo zailago danik. Arriskuak ba ditu onek ere. Olerkari uritarrak ez dezake olako gauzarik asmatu, ez baitu bizimodu ori erri-semeak bezela ikusi. Ikusi ba lu, zergatik ez lezake?

Tolosa’ko batzaldira bilduak bi ditu Jakakortajarenak kera ontakoak: “Gure astoak” eta “Amandrearen ollo-aldra”. Biak dira bikainak, erriko arrobitik atereak. Gatz-ozpina ugari du bietan, eta oraindik argitara ez ditun zenbait olakotan. Bertso ornituak ditu eskuarki esaera eta izkuntza errian bildua; irria ezpainetan, zipoa mingainean.

Norbaitek egiz esan dio zarpail xamarra dala zenbait aldiz. Egia ez da txukun zale, ez ta bear ere, lirika deritzaion ortarako beintzat. Biotz-olertian ondo dago alik txukunena izatea; baina irri-olerti edo zipoketa ortan, zarpiltxagoa ere ontzat eman diteke. Baldar agertzeko ez diot nik aginduko. Saia ditela, aldiz, txukunago agertzen, al ba du.

Esan ere diote, gauzak ez ditula bereak. Zorrotzegi deritzaiote ontan, nere ustez. Gaia erritik artzea, erriaren esaeraz eta iduriz apaintzea bat da: olerkia besterena izatea, besterik da. Zer ahapaldi, zer bertso ditu besterenetik artuak? Olako salakuntza gogorraren ondoan argibideak ekar bitza ori esan dunak. Ba liteke ni gai ontan oroimena galduren bat izatea; baina ez det uste ori egia danik: “Gure astoak” dalako ortan, bertso batek “Ixkerraren zamaria”ren bertso bat gogora ekarri dit:

“Bizkar-ezurrak ebakia
larru zarra…”

dio Jakak eta alde aldera ori esaten da bestean ere: baina bertsoa bereizikoa da. Ez da arrigarri zertanbait elkar bilatzea. Nik ondo dakit, Jakak esanda, “Ixkerraren zamaria”ren berri etzula, ori idatzi zunean.

Batez ere sail ontan nondik artu bear du gaia, esakerak eta abar, erritik ez ta? Ori du bada baliozkorik olerti-mota onek. Bere dula esateko ainbat bereki ba du nik uste, bi olerki oetan.

Begiak onik eta zabalik ditunak, ikusi egiten du; ez da aski ordea begiak zabalik idukitzea. Olerkariak begiratu egin bear du, ta gauzari zorrotz begiratu, bestek arkitzen ez duna arkitzeko. Zenbaitek ikusten dute asto bat, etxe bat, mendi bat, baina begira-minik edo begira-nairik ez dutelako, ezer gutxi arkiko dute gauza oetan. Begiratuz oartu egiten da, ta bestek ez oartu-gauzak adierazten dituna, ba da gizonik aski.

Baina, ortaz gainera, asmatu ere egin diteke. Gutxi edo asko asmatzen ez dun olerkaririk ez da, besteren antzera eginda ere. Ortaz, ikusia, begiratua, oartua ta asmatua elkarrekin ondo uztartu bear ditu, edozein sailetan olerkari bear dunak. Begi zorrotza, oarmena ta asmamena bereak ditu Jakak, Jainkoak emanda.

Bertsoa ere, sail ortako olerkari erritarrak baino trinkoagoa du. Elizanburu’ren “Beste biharamuna”, bear bada, lekutu ezkero, beste erri-bertso oriek ez dira, Jakarenak bezain mardulak eta trinkoak.

“Erostekoan akatsik ez;
Erosi eta danak urgun…
Jatera ankak-arin, lanera astun…”

“Aurreko asto zarra ere
¡Uraxe ba-zan astotxo!
Aize aisitak aldarotxo
Egiñazten zion…
Pipiak jana zirudien.
Ganbelan beti ark ametsak.
Josteko orratzez bi saietsak
Josi zezaizkion…

Asto aietako bat bein saldu zien igitoai epetan edo gero kobratzeko.

Dirurik ikusiko ote du?

“Agian Pazkotan”.

Ots, Pazkoazkoa egiten dutenean. Eta igitoak beinere ez baitute egiten, beinere ez. Ori da “ad kalendas graecas” esan oi zana: grezitarrak ez baitzuten kalenda egunik.

“Orain erosi dietena…
¡Au bera ere ba da alea!
Atsa, zornea eta illea
Mordoka dario.
Amar gorosti autsi ditut.
Axola dio astoari.
Ortzak jaso ta makilari
Par egiten dio”.

Neretzat bertso ok eta puntu ok euskeran ez dira ezagunak. Zer euskal-doñuz kantatzen dira?

Berez aski asmakor da Jaka; baina, esaeran ere, aukera ona du erriko gauzak biltzen eta bere antzera ipintzen.

“Ustel-usai bat bota oi du…!
Aiztoreak oartu ziran.
Etxe-gañean, jira-biran
Bein sumatu nitun…
Bañan urdalla zintzo dauka.
Eztu ajerik biriketan.
Arrantzaka bai, ¡arranetan!
Nonnai txapeldun.

Oin gauza zeatzak eta bakoitzak, asmatu egin bear dute gero. Artzea lotsagabe litzake ezer aldatu bage. Zenbait gogapen nola edo ala aldatzea ta zabalagotzea errezago da, zer-nola zeatz batzuk asmatzea baino. Besterenetik edo berengandik argitasuna artu diteke zenbait gauzetan, baina ontan ez dezake inork argitasunik artu, astoen edo olakoen bizitza ezagutu ezik.

Olerki osoa aldatzeko ederra litzake, baina ezin-utzia da onako ahapaldi urragarri au:

“Isatsa jasotzen ez ba zun
Eztula (arrantza) joko siñisturik.
Arri biribil bat zintzilik
Bein ipiñi nion.
Maltzur alen ua etzanik
Arria lurrean utzirik
Isatsa goinera jasorik
Orruz an zerion!

Egia da. Astoak, arrantza egitekotan, isatsa arrotu edo apur bat jaso egiten du, ta arri-kozkor bat zintzilika iarri ezkero, ez dezake, zuti dagola, arrantzarik egin.

“Amandrearen ollo-aldra” onen antz-antzerakoa du zer nola ugarigorekin —geitxorekin nere ustez—. Ollo tartean bizi ta aien bizitza dakinak; amandreari oinbeste gauza entzunda, aukeratuz, bertsotan ateratzen dunak, zer bear du besterik bereki izateko?

Atera beza lenbailen olako olerki-liburua, ainbeste baditu-ta.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak