kritiken hemeroteka

8.615 kritika

« | »

España’ko aizeak / (Liburu zehatzik ez)

España’ko aizeak Orixe / El Día, 1932-10-03

Bigarren “Euzko olerki” liburu au lenengoren aldean ederra atera da (aunditxoa, balin ba da) ta datorren urtekoen aldean ere bai, nik uste. Datorren urtekoaz zerbait aurreratu dezakegu “Bedoña”-ren saritua azaldu dan ezkero. Aurtengoan ere agertu da Bedoña au, eta orain arte egin dun lanaz iritxi bat eman diteke.

Oraintsu arteko euzko olerkariak eskaxak izan ziran, baña aundikerien atzetik etziran ibilli. Bat gendun gauza arro samarrak egiñik utzi zizkiguna: Arrese ta Beitia. Quintana ta Zorrilla ta olako ezpañak aundizale ta ao puzgarriak irakurri, zenbait olerkitan itsasi zitzayon makar ori. “Arrantzalien arrats otoitza” deritzayonak Arrese ta Beitia gogora dit. Egia esan, aurten saritutakoan ez du Bedoñak olako aundi kutsurik batere, baña igaz bialdutakoan bai aski. Onezkero ez du berak olako nere oar bearrik, baña liburu au irakurtzen dunen bati ausaz komeniko zaio.

Kantauri itsaso, Kantauri itsaso
euzko zangarren ekin, eraso:
Zure orruak
ekaitz nastuak,
arrantzalien azken orduak
goiari beroz nai ditut jaso.

Tuturrura igota esan bearrekoak dirudite bertso oik. ¿Ez da ala? Bigarren bertsoa, erdera ta guzi, ulertu bage gelditzen naiz: “euzko zangarren ekin, eraso”. Erdera ez digu zeatz eman, alde aldera baño, ta onela ezin atera dezakegu gauza garbirik askotan. Beste zenbaitek, euzkera zaila omen degu. Arrayetan, ba ditu guk bezain zaillak Bedoñak ere, naiz igazkoan, naiz aurtengoan!

“Euzko zangarren” ori utsegina ote da? Sarreran azkenean berriro ematen du ahapaldi ori, ta “euzko jazarren” esaten duan. Egokiago dirudi.

Sarrera du, batez ere aopuzgarria, ta luzez aspergarria: berrogeitaka bertsoak, asteko. Olerki osoak irureun bertso emezortzi gutxi. Guziak ondo josita egonik ala ere… Sarreraz urrengoak, ba dute, ainbestea irakurri ditezke; ez dute alako aundi usairik, bai ordea azkeneko amabiak, eta luzeagia dute otoitza. Guzia irakurri bear ta, nere buruari gogor egin bear izan diot. Igaz maieko nintzan, eta ala ere ezin jarrai ta bein baño geiagotan geroko utzi nun. Irakurri egin bear ordea, iritzia emateko. Aurreneko zazpi ahapaldiak kalte gogorra egite diote olerki oni. Barnean ba ditu gauza ederrak. Gogapen ederrak, iduripen politak, ots, doai ederren jabe agertzen da, bere buruaren nagusi ba litza. Ba da oyala, olerkari gayekoa da. Bere burua ondo landu ezkero, esi ezkero, itxaropenezko gizona da.

Neurria bera ere aizezu samarra da lirikarako, zortziko aundiaren joera batu, bost silaba aldiko etena. Ontaz gaiñera, berrizkoan esaten ditun itzak ere, aize aundiagoa ematen diote. Azkenenko ontan ere ba ditu zenbait berrizko: “Loak ar bitza, loak ar bitza”; “arrezkeroztik, arrezkeroztik”; “emen dagokit, emen dagokit”; “maite dut, maite”. Berizko ok, aize-loera ematen ez diotenean ere, biotza oztu egiten dute, uso samar erabilli ezkero.

Aurtengoaz ere zerbait esan dezadan. Labur esan; arlandu asko karriatu du, baña etxerik egiten ez du asmatu. Argin ona da, ez etxagille ona. Euzkera bikaña eskuarki, gogapen ederrak ere bai, (luzetxo erabilliak). Bota ta bota, ekarri ta ekarri joskal-aririk bage. Soñeko bat egiteko ez dira soñekoki asko ta asko bear. Lirikan beintzat, gauza bedi biribilkia, osokia, ez puskakia. Ta laburragoa, albait. “Arrantzalien otoitza”-n, luzera iasan diteke, arrantzaleen bizitza ta itsasoaz zetasun zerbait emanarekin; baña beste gai ontan, lirika soil ontan, irureun eta geyago bertso (bi batean iarririk baitauzka), nok biotzeean iagazi litza? Nik ez beintzat. Luzena jo ta berroigetamar bertsotan biotza ondo ustu diteke. Nik dakidan “oda”-rik ederrenak berrogei bertso besterik ez ditu. Saya bedi, bada, aukeraxegoko gauzak esaten (ainbestetan aukera dezakete), ta bilduago, laburrago, beroago, esaten. Luzeak ere oztu egiten du.

Mistiku guziak maiteaz esaten dituzten gauza guziak batera biltzeak ez luke “oda”-rik ederrena egingo. Emen ageri dira Augustin donea, Paul donea, Lope de Vega ta nik ez dakit beste zenbaten gogapenak. Bakoitzak ondo bere biurtu ezkero, atera ditzake; bestela, ez dute irakurlearen biotzik berotzen. Olako gauzak euskeraz ederki atera dituna (au ere mesede du euzkerak), gauza ederrak egiteko gai dala esan diteke. Bete bedi Jainkoz, Asis’ko Aita bezela, ta gu ere beroaraziko gaitu. “Maite-kanta” onekin ez nau ni batere berotu. Utzi alde batera, idurimena ta adimena ager-nai ori, ta mintza ez balitza bezela.

Bigarren “Eusko olerki” oetaz, oraindik ere zerbait esango det, lenengoetzaz bezela. Nekez aterako degu olako libururik; baña Jainkoaren eskua ez da kakotu edozeñi bere doaiak zabaltzeko, ta irakasle bage gauza ederrak egiteko. Gerok ere ongi eralgi ditzagun doai oriek, Jainkoak ematea ez baita aski.

Lauaxetak bere ohar hau gehituta argitaratu zuen EUZKADIn handik egun bitara:

Uarra.- “El Día” izparringijan olerkarikazko idazkijak, argittaldu dauaz “Orixe” jaunak. Leba andizkuak diralakuan emen illatzitten doguz. Idazti orretan diñuan osua, geure aborakoa ezta, ezin aldezlari urten, baña uarrik geyenak euren tokijetan dagoz.

Azken kritikak

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Asier Urkiza

Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx

Aritz Galarraga

Panfleto bat atzenduraren kontra
Pello Salaburu

Mikel Asurmendi

Denboraren zubia
Iñaki Iturain

Aritz Pardina Herrero

Etxeko leihoak unibertsora
Alba Garmendia Castaños

Irati Majuelo

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Joxe Aldasoro

Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia

Aiora Sampedro

Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez

Mikel Asurmendi

Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Maialen Sobrino Lopez

Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap

Asier Urkiza

Espekulazioak
Arrate Egaña

Nagore Fernandez

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Txani Rodríguez

Azken batean
Lourdes Oñederra

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

Hedabideak