« España’ko aizeak | “Orixe” jaunari agirian »
Azkena / (Liburu zehatzik ez)
Azkena Orixe / El Día, 1932-10-09
Bigarren “Eusko Olerki”-etako beste olerkarietaz eman du bere iritzia erderaz Jauregi jaunak, eta neri lana kendu dit ortan, arekin batera bainago Zubimendi’z, Lekuona’z, Muxika’z eta Tapia’z esaten ditun gauzetan. Tapiari dagokionez, nere aldetik argibide bat eman bearrean nago, Ta Agirre’tar Toma’z diotenik zertan okertzen naizen eta zergatik okertzen naizen adierazi bear det.
Besteren antzera egitea zer da? ¿Gaya antzekoa artzea? ¿Gorapen naiz iduripen naiz bertso antzekoak egitea? Baliteke orietatik ezer izan bage ere besteren antza izatea. Neri ez dit axolik alako gayetan, alako gogayetan, alako bertsotan, gure olerkarik besteren antza izan ez izan. Ortan sartzen arrisko aundiko gauza da, batez ere, gizonak gizona bilatzen baitu edozertan. Ortaz gañera, besteren antzera, urratsak jarraituz ere antza artuarena, baño gauza obea atera diteke. Maiz ikusten deguna da. ¿Zer adierazi nai nuke bada? Gizonak gizonaren antza izan dezake, aurpegian eta gorputzean bezela gogoan ere; baña, ontaz gañera, nik orain esan nai dedana, arnas-inguru berdinean arnasa artu dezake. Zunda edo itxi-usaya luzaro artu duenak, margoan edo kolorean elkarren antza izan oi dute. Ori gertatzen zaye zenbait olerkariri ta orren aurka ari naiz ni, bestelako antzaz axolik izan bage. Au ez da batere obea. Itxi-usaya eta illen eguneko illuna beti maite dutenak ere izaten dira.
Nik ez det ezagutzen Tapia Perurena, baña barka bezait Jauregi’k esaten ba dio Gizona berez izan diteke olako edo olako aroa barnean duna, ta orduan ez dago sendabide errezik:baña Jauregi dan bezelako gixon “patxarazkoa” ta osasun onekoa, ez al diteke zoko orietatik atera? Aize garbiagoa ta osasungarriagoa ez al dezake artu, ordu arte baño? Nere ustez, eta zirikatze orde esaten diot, egin dun lana baño obea ere egin dezake. Begira bezayo bere buruari “Bizitz menditarra”, “Nere lagun zar bateri”, “Spes unica”, “Atozkit Jesus” eta olakoetan. Azkeneko au trinkoxeagoa balitza eder-ederra luke. Negarrezko ibar edo zoko oriek utzi bitzate gure olerkariak, eta besteren batengandik zantzua artu nai dutenean, billa bitzate osasun oneko gizonak.
Eta buruz asmatzeko ere gai diralarik, artu bezate aras, naiz zokoetan, naiz zabaldietan, naiz aldapetan, naiz mendi galdorretan. Adierazi det, ustez, esateko neukana.
Agirre’tar Toma’rekin naiz orain. Etzait iduri, itz askatuetan euzkera ain errexa dunik; ez beintzat ugari bezain errexa. Bertsoak ere txukunak eta utsik bageak omen ditu. Ez ta. Askotarako makarrak ez ba ditu ere, bat askotan du beintzat: adarrean ordez “adarran”, negarrean ordez “negarran”, eta olakoz beterik dago. Bestela euzkera ederra du. Bearrenik dana, olerkiz alegia, liburu ontako geyenak ainbat edo geyago ere ba du. “Sin grandes arrestos de inspiración”, bestekin berdinduz, beintzat, etzait iduri ondo esana dagonik. “Jose Mikel” gauza biribillagoa, irakur errezagoa ba lu, aurrenekoaren ondo ondoko gauzak ba ditu. Bedi erakusburu:
Zerbait ba da gaur Olasagarren; itun-lurruna
nabai det oro basetxiaren inguruetan.
Artasoruan jostalari oi-dan aize biguna
negarrez dabil leyuetako zirrituetan.
Atzo akazaz, artarka, atadin ziran olloak,
kotan, gandorrak egal azpian gorderik dira;
Beiak belardin zintzarrin otsez makakorroak
nasitzen ditu larreik eztagi etxeruntz begira.
Ba dakusazu, irakurle, Agirre ez dela ain makala, ta, len esan dedana, eskubide geitxo artzen dula Gramatika’ren aurka. Bertso erdian “leyoetako” esan zezakena, “leyuetako” esan bearrik etzegoan. “Atadin, belardin, zintzarrin, larreik”, belardian eta larrerik eta abar ordez, ahapaldi bakarrerako eskubide geiegi artzea da. Baina ots, ez dezaiogun uka zor zaiona. Ona beste erakusburu bat:
Eguterara begira zegon tellatupean,
orma-baztarrak oldioz josi ditu jaiotzak;
kedar artian laraztik zintzil dagon partzean… (laratzetik)
oreik eztakust gargaraz; burni-gainean zotzak (orerik)
itzali dira; simaur lurruna lizun usaiak
jan du. Goritu gabe nolatan egosi dabe
atzean otas-opillak? Sarde, golde ta layak,,, (len ta orain i)
erdoyez jota, gorriztu dira…”
Itsasoko ibillaldiaren deskrizioa ere aula al da? Ez nik uste, liburu ontan ageri dan onenari ere doayez Toma’k zer aundirik dionik.
Nekazari-bizitza ta sukalde bizitza ezagunak ditu inork bezain ondo; beraz gai au ointzat artuta gauzak onak egin ditzake, erabat okildu ez ba da. Bein saria ez atzeman arren urrengoan atzeman dezake. Mayekoen aurka itzegin errez da. Nik ez uste sekulan iñon urte artan bezain gauzak jator epailariak egin dituztenik. Elkarren berri bage, bakoitza beren iritzia bialduz, etzuten alpurka izenak idikitzeko biderik izan, Euzko-ikaskuntzan gordeak baitziran.
Bilbao’n bizi ziranak bakoitzari eman zioten ez bati, ez Madril’en bizi zanari aitzakirik ezin eman. Or daude olerki guziak liburu batean edozeinek ikusteko moduan. Ederrena geroak agertuko du, mayekoak utsegin ba lute ere. Neronek eman ez ba nion ere, nik ez uste bidegabe aundirik egin zanik.
Zeren obena da “Lizardi” saritua izan izatea? Zilegi bekit, “Luzear” iauna, beste nonbait kendu zidaten itza. Oker ulertuz edo, idazlen aurka jeki giñela entzun izan bear gendun, idazlerik inon aipatu bage. Beren buruak errez zaletzat zeukatenak aipatu genduzen.
Pleibak
Miren Amuriza
Jon Jimenez
Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien
Asier Urkiza
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Nagore Fernandez
Jakintzaren arbola
Pio Baroja
Aritz Galarraga
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Baden Verboten
Iker Aranberri
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi
Mikel Asurmendi
Dolu-egunerokoa
Roland Barthes
Asier Urkiza
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Nagore Fernandez
Zero
Aitor Zuberogoitia
Jon Jimenez
Hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Paloma Rodriguez-Miñambres
Simulakro bat
Leire Ugadi
Mikel Asurmendi
Ezinezkoaren alde
Iñigo Martinez Peña
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Asier Urkiza