kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Erantzuna II / (Liburu zehatzik ez)

Erantzuna II Lauaxeta / Euzkadi, 1932-10-15

England’en sortu dan lirika lakorik, iñun eztala sortu, attortu biarrian gagoz, baña “Orixe”-k gura dauzan muetako klasikuak eztira. ¿Aren itzak orain diñoguzanaren mokoz-moko? Azalez olantxe iduri. Zentzuz lirikan gitxi ibili dira, bijotzetikua dalako olerki-jarijua. ¿Zentzunak arau ta neurrijak jarri biar dautsozala bijotzari? Bai, baña noragiño neurri orreik jarri biar dautsozan, ezin atzaldu geinke. “Orixe”-rentzat onaño edo araño, beste batentzat barriz urruntxubago.

Tankera batekua, lirika ezta, askotakua baño. Bijotzak mueta askotara abestu daroe. Gai onetan arira, Menendez y Pelayo’ri jazo yakona. Klasikoetan azija iñor ixan bada. Menendez y Pelayo bat ixan zala esan biarko. Gerkeraz neurtitzak egiña dozu gixon ori. Horatius’ek zer balijo daun, beste batek obeto ezekijan. “Horacio en España” idazti ederra berak egiña da. Virgili’ren zertzeladak bardin aztertu ebazan idaztirik ezeban amattu, baña ingi asko itxi, Artigas’ek laster argittalduko, “Virgilio en España”.

Erderaz irakurri dodaz Menendez y Pelayo jaunak itxulitako Sapho’ren bertsuak. ¡Etzan makala gixon ori! Baña geyagorik atzalduko dautzut. Olerki bat egin eban Santander’ko seme orrek doistarren eta ipar aldekuen aurka. “Las brumas hiperbóreas” eta abar antxe esan eban. ¿Gusti onekaz zer arira? Menendez y Pelayo’ren klasiko-zaletasuna ta beste poesi barrijarenganako gorrotua.

Urtiak aldatu-eragin eutsoen baña. Abo bakarra eukon eta kutsu edo gozo bakarrerako barik askotarako beratu yakon. “Lieder” irakurri baño Kikero’ren neurtitzak, -itxar ixan badira, arenak bai!-irakurri nayago.

¿Eta “Orixe” jaunak ba-daki Heine’tzaz ederki ta sakonen nork idatzi eban? Doistarren artian ezta kritikurik ixan. Menendez y Pelayo’ri txapela kentzeko Heine’tzaz idaztean. Herrero jaunak gazteleraldu ebazan Heine’ren olerkijak, “Lieder” deritxoenak eta aurritza Menendez y Pelayo jaunak.

Emen ataltxu bat jarriko dot: “Confieso que en otro tiempo gustaba yo poco de Enrique Heine, considerado como poeta lírico. Nunca dejé de admirar su prosa brillante y cáustica, y siempre le tuve por el primero de los satíricos modernos, pero la delicadeza incomparable de sus canciones o Lieder se me escapaba… Pero el gusto se educa, y no soy de los que maldicen y proscriben las formas artísticas que no les son de facil acceso, o no van bien con nuestra índole y propensiones…”.

Enua geyagorik idatziten. Aspaldijon aldeztuten dodana, itz orreikaz ederto aldeztuta dago. Euzko-elertijan eta gustijetako kimuak biar dirala. ¿Klasikuak sentitzeko eztala neure abua? Arein gurtzale naz, baña ludijari arte edo iriñarte batetik etxako begiratu biar, tarte batetik etxako begiratu biar, ludija ikusteko, ixadijari agur-egiteko, ta begijak joko dabez amaikatxu muetatako lurrak eta edertasunak.

Klasikoen zaña ta osasuna atsegingarri dala, esango dot. Baña baserriko emakume lodikotia, artoberoz azija, matrail-gorrija atsegingarri yatan-arren txaide-arteko emakume, aratz eta lerdena atsegiñago yat. Usain obia daukatzu txaideko emakume orrek. ¡Bijak atsegin! Klasikuakaz beste orren beste jazoten yat. Virgili begiko yat baña Goethe begikuago. Teokrito ezta neure etsaya, Maragall adizkidiagua. Horatius zeuretzat emongo dautza Keats, Novalis, edo beste bategatik.

Osasunean eta zain odoltsuban edertasunak eztira garatuten beti, beste gogo-erkin eta murritzetan bere loratuten diralako. Klasikorik ez romantikorik idaztijetan eztogu erabilli biar. Mueta bitako olerkarijak eta idazliak baño eztira: batzuk edertasuna azalera dakarrenak, barruban daroyelako; beste batzuk edertasunaren izpirik bere ikusi eztabenak eta atzaldu ezin dagijenak.

Edertasuna ezta iñoren morroi, ez eskola batekoen neskame. Zentzuna ta bijotza batera dabiltzanian, txukunen edertasuna atzalduten dala, egija. Baña “haschisc” edaten ebenak bere, edertasunak atzemoten ba-ekijen. ¿Klasiko asko ete-dira gaur? Olerkari-artian punterengo danik ez. Valery jaunari Nobel sarija emongo deutsoe. ¿”Orixe”-k gura leuken muetakua dogu Valery?”

¡Iñundik bere ez! Euzkadi’n jayo bazan “Orixe”-ren zigorkadea lepuan eruango eban, Baña France’ren, bere, kritikuak sortuko ziran, klasikoetan azijak badira, ta Valery jaunari sarija emoten deutsoe.

¿Bake-girua gura dau “Orixe”-k? Irakurri begi “Itxas-illobija” pantzetar olarkari orrek egiña. Antxe idoroko dau bake-girorik samurrena.

Orain artekuak irakurri ta klasikoen arerijo gogortzat iñok autetsiko nau. Iñorenak, ardurarik eztaust, neuriak baño. Neurekiko, klasiko enaz, romántico bere ez. —Zer zara, ba?— Edertzalia. Goikuaren duayak alde gustijetan aurkitu dodaz, eskola gustijetan idazle gorenguak eta idazle kazkarrak bidera urten yataz. Homer irakurtian pozaldirik onenak idaro dodaz baña Maragall irakurten bere, zugaz-pian, udabarri loratsuban, egunik mattekorrenak ikusi dodaz. Chenier eta Fr. Luis de Leon bijotzekuak yataz, Lamartine edo Baudelaire bardin. ¿Gongora’ren kutsuba neuretzako gozo? Bai. Antziñako klasikuak gogo-tolesgia euken, “sencillez” dalako ori. Urteten ziran mendira, ¿bai?, eta ume baten begijakaz gustijak ikusi-ostian, azalik zoragarrijenean esituten eben gogaya. Gauzak bakotxari zor-yakon neurrijan bijotz-ukituten ziran. Auxe dogu aulkurik gurena. “Sophosyne” edo gokentza biarrekua ixaten da, atsegingarri bere bai. Onetan gustija eztago. Itxasua baretan, ortzi urdinpian, uñak dantzarazten axetxuba danian, ikuskari. ¿Ez ete-da ikuskari ta atsegingarri ekatxan uliak nastuta dabillan orduban, uñak atxen aurka bitz zurija jaurtiten dabenian?

Klasiko zer diran onetan “Orixe” eta “Lauxeta” mokoz moko eztagoz. Gai ori sarri erabilli dogu izketetan. Baña arengandik aldenduten nau zerbaitek. ¿Gogo zabaltxubagua? ¿Kutsu aldetsubagua? Neuri etxat eder egiten askoren otsa: “klasikoetan azija dozu ori, antziñakoen semeona, attonen seme dozu”. Batzutan klasiko eskolara juaten naz beste batzutan Heine’ren eskolara. Noizpaiten Valery jaunari agur egitera edo parnasianuai.

Gogua zelan, kutsuba alan. Gaur alai ta barre-egiten dot, bijar itun eta negar. Egunari beria.

Irizketa edo kritikan sartuterik etxat begiko, orain esan dodana bide. Garrantzi lar barik bixitzea artu daruat, gauzak ederrak diran tokijetan atseden egiñaz, zerbait txurrustatuz. Mueta gustijak bijotz-ikutzea dagiste. ¿Arau onekaz asiko naz, ba, irizketean? Ezta. Orretarako eztot balijo. Bake girua matte dabenak idatzi begije. Milinga eta itxura-mayekotasunari josita gagozanak lora batzuk apurtuten doguz ta bixitzea zelan ondoen igaroko dogun, aztertu.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak