« “Orixe” jaunari agirian | Erantzuna II »
Erantzuna / (Liburu zehatzik ez)
Erantzuna Lauaxeta / Euzkadi, 1932-10-14
Egun batzuk juan yataz, “Orixe”-ren idazki bati, uar bat erantsi neutsola, baña lan askotan ziar nabillan ezkero, neure asmuak ezin bete edonoz. Ordu luziak eztodaz idazteko, astegunetan lan eta jayegunetan lan, aberrijak beregan lotuba narabil.
Esanak betetuteko, ostera, asiko naz gai aretzazko zertzeladetan “Orixe” jaunak olerkijak eta olerkarijak zirikatu gura dauz. Gogorki bere uarrak idatzi daruazala batek baño geyagok esan darua. “Dogmatizando” antzera diñardula. Baña kukurru orreik idazle ori ezagututen dogunak, eztoguz arrokeritzat jasotzen, ezta bera lakorik eztagolako eupadatzat. Bakotxak bere ixakerea dauko: batzuk milinga ta itxura-nayekuak dira, bestiak arro-antzo idazten dabenak.
Napoleon buruzagijari itaun bat egin eutsen: ¿gizaldijetan diran buruzagijetan, nor burutzat autetsiko zeunke? Eta Napoleon’en ustez iru baño eztira ixan, ezta bere ixango buruzagi-ixena meresi ebenak. Iru orrek nortzuk ete-ziran, jakin-miñez, itaunari-itaun, abotik atera eutsezan. Gustijen buru, Anibal eta Cesar ziran. ¿Eta irugarrena? Napoleon’ek ez eban olakorik azaldu nai, apala bere etzan, baña. Azkenian itzetik eldu eutsen ¿bai?, eta erantzun eban: Irugarren buruzagia nerau.
Eta berak esan ebanari, aundijak bayetza erantsiten dautse. Eztalako Napoleon’en antzekorik, amagandik sortu.
Lirikan nortzuk ziran klasiko itaundu neutson “Orixe” jaunari, orren goikotzat euskazan ezkero klasikuak. Neure obenik andijena idazle orren ustez “antziñeko poeta jatorretatik etxayo ezer aundirik itsasi” itzak ziran.
Eztakit askorik edo gitxirik itsatsi yatan, baña antziñekoen artian lirikan klasiko gitxi dala, ederki dakit. ¿Zenbat “Orixe” jaunak atzaldu daustaz?
Bi baño osuan eztauz aurkituten: Dabit eta Fr. Luis de León. ¿Urrena nor? Niretzako France’n dago klasikotan klasiko dan olerkari bat. Eta liriko ganera. ¿”Orixe”-k eztaula ezagututen edo burura etxakola etorri neuri erantzun deustanian? Nik eztaukot orretzazko errurik. Baña neure berbak eztabe itzalik ixango idazle orrentzat, ezta bere orri jarrattuten dautsenentzat. Jo dagidan Menendez y Pelayo jaunaren babespera, arexek lagunduko daust-eta. Orain urte batzuk Santander’ko idazle onen olerkijak irakurten nenguan eta auren arteko bat Chenier idazleari opalduba zan. “Divino” dettuten eutson olerkari orri, prantzitar olerkijari.
Andre Marie Chenier lako olerkari asko eztagoz ludijon. “Espetxian zan andereño bati, “il-zorijan zan beste gaste bati, “Elegies” idaztijan diran gayak artu egixuz eskubetan eta esango daustazu klasiko nor dan. Platon neurtitzetan, etzan ixan Chenier bazen “sophrosyne”-tsuba.
Baña Dabit eta Fr. Luis de León ezeze beste batzuk ba-dira, or-emen. Euren duayen jaube diranak, klasikuak ba-dira. Foscolo, bere “Illobiak” deritxon olerki luzian eta amalaukoetan, klasikorik gorengua dozu.
Italia’tik urten barik, Leopardi klasiko argija da. ¿Gai illunak darabiltzala? Ezta ardurarik, Leopardi ezta klasikuetzaz itz-egitten asten garanian, aiztuta itxitteko olerkarija.
Leopardi’ren neurtitzetan, azalekua ta sakonekua, bijak alkarturik dagoz. Erderaz “armonia” esango geunke ta grekeraz “sophrosyne” sarri entzun dogu. Oraintsungo ixan dan Carducci olerkarija, klasikua, ezta-edo? Sei illebete eztira Milan’dik ekarri nebazala aren Odak. “Neuve poesie”, “Odi barbare”, “Nuovi ode barbare”, “Rime nuove” idaztijak artu egixuz eskuban eta antxe ikusiko dozu klasikorik danentz.
Italia’n beste batzuk bere ixan dira, ¿Baña zetarako ona etorri-eragingo dautsegu bestiai? Doixtarrak klasiko-artian ederto jarriraziko dautse Goethe’ri. “Romantikua zala? Ez. Gura ebanian romantikua zan, beste batzutan klasiko onena, askotan asitar irudimenez josija. Holderlin bere ezta osuan ixango, baña eusko-olerkarijak aren añako klasikuak ba’litz, pozik dantzan egingo geunke. Betorz ordu onerako England’en ixan zan Ivan Keats baten antzekuak. “Endymion”, “Hyperion” eta “Eve of Saint Mark”-en antzeko olerkijekaz.
Klasikorik gitxijen España’n ixan dira, neure ustez beintzat. Or Catalunya inguruban bat punterengua ixan eben. Costa y Llovera. Jaupari orren olerkijetan zoragarrizko olerkijak dira klasikoen artian klasiko dirala.
¿Zertarako dakardazan ixen oneik? “Orixe”-ri erantzuteko, berak esaten eustan, ba: “Bai, “Lauaxeta”, klasiko zer daneko ontan, uste baño ondaguan naukazu”. Neuk bere erakutsi gura dautsat, ondo ez, baña erdi-ondo banagola klasiko zer diran eta nortzuk diran gayan.
¿Dabit eta Fr. Luis de León klasiko dirala? ¡Bai baten! Baña antziñeko ayetan nortzuk erakutsi eusten “sophrosyne” ori, lirikan? Virgili klasikua ixango da-edo, baña romantiko andijenetarikua bere bai. Azal zoragarrija dauke aren neurtitzak, baña mamiñez ittun-berak eta “emekiak”. ¿Sophokle klasikua dala? Saspi antzerki baño eztaukoguz gaurkuan idazle orrenak. ¿Zeñean klasikoen? Kendu egixu “Edipo-Colona”-n ¿bai?, eta gero esango daustazu. Antzerki orretan, bai klasikoetan klasiko dala, batez-bere abestaldijaren lenengo abestijan. Colona’ri opaldute dautsen abestija lakorik ezta sortu.
¿Baña “Edipo Bakalduna”, orren klasiko-ete? Gustijan eztagola klasiko edo “sophrosyne” betian irauten dabenik, ederto atzalduten daustazu. Ni bere orretan. Baña lirikan antziñekoen artian, Dabit kendu ezkero, agur bestiai. Horatius ezta klasikoetan eredu onena, bijotz bakua zalako, buru argija euki-arren.
Platon alde batera itxi dagigun, lirikan ezpata iñor. Teokrito bere klasiko sari iruditen yat, baña “milinga eta itxura-nayekua”, “amanerado”. Baña atzalduko dautzut eztagola milinga ta itxura-nayekorik, ez beste koplarik, bakotxaren idazkerea baño. Gogo batzuk dotoriak dozuz edo “pulcras”, baña beste batzubei baserritar usaña darijoe. Eta urijan jayo diran askok, usain ori.
Bakotxaren sortuburubari pakian itxi biar yako, ta betorz mueta gustijetako olerkijak eta idazlanak. Zeure klasikoen aurka, barreunka jarriko neukez olerkari-onak elertijetan. Englan’ek daukon lako lirikarik munduko elerti batek eztauko. Ori zeuk gura dozunian erakutsiko yatzu. ¿Eta zeuk gura dozuzan klasiko asko ete-dira England’en?
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres