« Erantzuna II | Erantzuna IV »
Erantzuna III / (Liburu zehatzik ez)
Erantzuna III Lauaxeta / Euzkadi, 1932-10-16
Neure irizketa onetan, klasikuak aintzakotzat artu dodazala, ezin ukatu. Duayak eurrez euki-arren, olerkari txarrak asko dira. Ovidio’gan asi ta gaur zenbategana elduko gintzakez, duai asko eukitta, alperrik nastu dabezan ixenak zenbatuterakuan.
Klasikuak aipagarriak eta bide-erakusliak yakuz, baña ¿zelan neurtu nor klasiko dan, nor ez? Arlo zail batean sartuko gintzakez. Etxat iñoz aztuten Novalis idazliak esan ebana: “Olerkari-gai onena egi-utsa”. ¿Egija zer? Auxe ittaundu eutson Josu’ri epalle batek. Geure adimenak atseden dagijanian beragandik at dagozan gauzetan, egija sortuten yaku.
Baña beste egi batzuk bere ba-dira. Geure adimenaren barruban egi asko dira, ixadijan eutsikairik euki ez-arren.
Eskubakin ikutu aldoguna ezeze zerbait geyago aurkitu geinke. Irizketan dabiltzan askori jazotzen yake: neuri egija dala uste yatana, egija ixango, besterik ez.
¿Eta ixadiz-beste diran egijak?
“Au geitxo esatea” da, “Orixe” neure olerkijaren uarretan jarri eban, ¿bai?, eta gogai oneik sortu yataz. Gixa-matterik ezta ixango ludijon ain garbirik, baña ixan litzake. ¿Egijaz mokoz-moko idatzi nebana? Ez, antzik bere. Musuak otoi bijurtze dirala edo ez, neure asmukua ezta, diñuadana egi-antzekua bada. ¿Goguaren toles-artian idoro biar dirala olako oldozkunak? ¿Milingak dirala? Bai-edo.
Bertso latz eta ulerkaitz batzuk “Maitale Kutuna”-n ixango dira. Gura dozunian pilloka erakustiko dautsudaz bertso latzak Fr. Luis de Leon’en neurtitzetan. Orrek eztau garrantzi andirik irizketa bat egitterakuan. Olerkarijaren arima atzaldu biar da, zelako artegasunak darabiltzan edo olerki osuan poesiarik dagoenentz.
Saboi-aparrez egin dagikeguz olerkijak bere, egun baterako baño etziran ixango, ta ¿zer? Kutsu ona itxitten ba-dauskube, ordu onean betorz. Olerkarijak eztauz olerkijak egitten bestientzat beretzat baño. Bakotxaren goguak bertso bat egittia eskatzen dausku, ta bijotz-izkutubak kanpora urteten dausku.
France’ko trizketeak egin ebezan Boileau eta beste amazortzigarren eundikuak ziran olakoxiak. Bertso au latza. Utikan olerkija. Beste onetan Aphrodite jantzi zurijegiz jantzi dau, apar-atzekoz barik. Olerkari txarra. España’ko Hermosilla, Moratin eta abar arein antzeko ziran. “Neoclasicos” eritxoen.
Ordutik ona barriz irizketa bidiak zabaldu dira. Ludiko gora-berak naste andijak euki dabez, goguak artegiak dira. Adan etzan artega ibilliko lenengo egunetan. Aren olerkijak bai bake-girua eukiko. Baña urtiak etorri, gerokuak, ezeilkortasunak, zadorrak jo gattube.
Gusti orreik olerkijetan atzaldu dagikeguz. ¿Zergattik ez?
Neure olerkijetan ondoen irakurri dauna, Estefania abea. Aren iritxija neure kutxan daukot. Ez “Razon y Fe” aldizkingijan argittaldu ebana. Aren onduan sakona neuri bidalduba. Olerkiz-olerki aztertuten dauz.
Irizketa orretan ondo igarten dau Estefania abeak, batzutan neure gogua bake-giruan zala, beste batzutan barriz larri. Ordu bakotxari zor-yakozan bertsuak urteten yatazan.
Eta geyago. Sarri askotan zentzuz aldenduten nintzan klasiko tankeratik. Olerkijak “escultura” ezeze “musical” bere ixaten dira. Mueta bi orreik elertijetan dagoz.
Mattasun olerkijak, azkenean zirikadea daroyenak, ikusiko dozu zelan irakurriko dabezan. Oraindik aldi gitxi, erritxu baten entzun neban neure matte-kantatxu bat, eresi ederrez atonduta. Gastiak abestuten eben.
“Mao Gorrija” zan. ¿Zergatik ori? Mattasun nayak eta samiñak bardiñak diralako bijotz gustijetan, baña “Artxanda”-n deritxon olerkikuak ez ostera. Areik neure oldozkunak dira, beste bati barriz “Artxanda”-n bazkaltzeko zaletasuna baño ez leikijoke sortuko.
Jakingo dozu, biar-ba neuk baño obeto. ¿Gaur Victor Hugo’ren olerki landurik nok irakurten dau? Musset ostera askok eta askok. Heine’ri jazoten yakona. Onen olerkijak urtero-urtero argittaldu daruez, baña Klopstck’ren olerkijak eztozuz ikusiko. ¿España’n zer jazotzen da? Becquer’en “Rimas” umekonduak bere irakurten dabez, Nuñez de Arce ixan zala bere eztira gomutetan.
Milingarik ez emekirik eztago, egija joten dozunian.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui