kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Erantzuna IV / (Liburu zehatzik ez)

Erantzuna IV Lauaxeta / Euzkadi, 1932-10-18

Ainbat itz eta pitz-ostian, gaurkoraño jo dogun ezkero, “Orixe”-k neugan aurkittuten daun itxura-nayari zor yakon uarra erantsiko dautsot. Irizketa askotan zeure begijak ikusiko dabe: “idazle onek, irakurgai au edo olerki au, egin daun erara-barik, bestetara egin biar eban”. Ori ez da idazle bati esatekua.

Iritxija atzaldu daunaren gogua mueta batekua ixango da, bestiarena barriz era bestia. “Itxura-nayekua zara”. ¡Enaz! Neure ezetz onen aldera ekarriko dodaz Gautier idazlarijaren itzak. Aren esakun bat atzalduko dot, besterik ikutu-barik.

France’n olerki-txorta bat argittaldu zan, “Fleurs du Mal” eritxon eta Baudelaire abixena eukan olerki orren atteak. Arrikada aundijagorik etzan jausiko iñoz elerti baten ganera olerki orrena baño. Alde gustijetatik didarrak eta oyuak entzuten ziran. Espetxian sartu biarko ei-zan olerkari lotsabagia. Beste batzuk zoroetxera eruan nai eben.

Baña irizketean iñardubenak etziran osuan Baudelaire’ren aurka jarri. Thierry, Barbey, D’Aurevilly eta abar bere alde egozan. Al ixan eben eran olerkari gaxua urgatzi eben. ¿Irizlarijen otsak, zentzuzkuak ete-ziran? ¡Bai-edo! Baudelaire’ren olerkijak larregiko ziran. Baña batek bere ezeban elertiz epaikatuten “Fleurs du Mal” idaztija. Zilleiztilari (moralista) ziran irizlari-barik. Eta idaztijetan zilleiztasuna neurtu biar da, baña batta elertijetzazko mamiña bere.

Irizlarijak okertu ziran uar au aztuta, baztertu ebelako. Batek onduen aztertu eban idazti barri ta ausartuba. Gautier jaunak. Idazlan sakona ta begikua erantsi eutson. Orain argittalduten diran “Fleurs du Mal” idaztijetan, aurritzatzat jarri daroe.

Idazlian aretatik neure arirako diranak baño eztodaz batuko. Irizlarijak itxura-nayeko zala Baudelaire iñuen. Edo beste itz bategaz esateko, “manerismo” ei-eukan.

Olerkarijak buru ez oin-bako gauzak atzalduten ebazala, askok ots-egijan. Beste batzuk ostera, buruzko barriztasuna ta gauza bakanak esan naya. ¡Itxura-naya, buru!

Gautier’en erantzunak, jakingarri ixango yakuz. Uar onei narruba kendu eutsen. Batzuk, iñuan idazliak, berez itxura nayekuak dira. ¡Ixatez ta jayotzez! Tolesgetasuna ta bakantasun edo (simplicidad), itxura-nai andijena ixango litzake eurengan. Beste mueta bateko itxura-naya. Euren gogayak eta burubak bijurtu biarko leukiez bakunak dirala erakusteko.

Euren adimenak toles-betiak dira jayo ziran ezkeroztik eta gogayak bere bijurtuta urttetan yakez, artez barik. Beste batzungan gogai argijak bakunak eta tolesgarrijak sortuten diran legetxe, euren adimenetan gogaime, igeskor ta entzungabiak erneten dira.

Ludiko gauza eder gustijai, aurrez-aurre barik, ertz batetik begiratuten dautse. Olakoxe goguaz jayuak dozuz. Irudi, lilluraz josiak eurrez jarijoten yakez, irudi neurrizkuak barik. Gauza batek bestiagaz daukon zerikusijan, errezenera jo barik, zallenari laguntza eskatuko dautse. Erderaz esan biarko ba-neu, olantxe neure gogai au esiko neuke: “el amaneramiento es naturaleza en ellos. Y buscar la sencillez sería un amaneramiento inverso”.

¿Zegattik neure adimena neketuko dot irudi bat aurkittu-nairik, berak beste bat ikusten ba-dau berez? Egazka idatzi dan usuak gauza gustijen igazi-biarra sartu ba-dagist bijotzean ¿zegattik bakiaren irudija dala uso ori, neure adimenean sartu nai-ixango dot?

Udagoyenak ittun jarri daruaz begijak eta bijotzak. Eriotz-irudija batta. ¿Baña olerkari gustijak erijotz-aurrian bako-giro bardiña eukiko? Ez, batzuri larritasuna sortarazitten dautsoe, beste batzuri erijotzaren poza ta gentzea.

Bixitzea eder yakonari, erijotza etxako atsegin. Bere barrenetik oyu ta didarrak sortuko dira, ludijon geratu nai daulako. Maragall’en abesti baten, ederto ikusi dagikegu diñuadan auxe. “Cant espiritual” buruz ikasi biar geunke. Eta olerki orretan bixitzeari zelako mattasuna erakutsi daruatso olerkarijak. Erijotzaren otsik entzun gura ez.

Itxura-naya ezta, ba, askoren uste dan legez. Beredin idazleri jayotzetik yatorke. Eta irizketeak lana, adimen-azterketa, indarra ta orijo-usaña nabattuten daun olerkijan, erreztasuna etorri-bera baño ezta. Askori lelokerijak neurtitzetan idaztia kostetan yakona, beste onei itxura-nayezkuak dirudijen olerkijak egittea, etxakoe kostetan. Antziñekuai errezago ixan yaken tolesgiak ixatia, bakunak ixatia. ¿Zegattik? Gaurkuan legez, gogayak eta olerki-gayak mastrakatuta etzagozalako- Ludijaren sortaldijan jayo ziran olerkari ta idazliak, goxeko argijaren mosubak ikututa, ez beste, aurkittu ebazan gogayak. Gaur gangarkeri andijena ixango litzakena, “vulgaridad” ixango litzakena, orduban gauza entzungarrija.

Gixonak jakintza larregi ez, baña jakintza apurtxu bat geyago daukoe, antziñako aldijetan baño. Eta len arrigarri ziran gauzak, gaur papaukeri.

Elertijak egunaren aldijak dauz: goxaldia, eguberdija ta illuntzija. Orainguan eguberdijan gagoz. Baña illuntziruruntz guazala. Eledetarrai jazo yakena, an Alejandria urijan elerti-nagosijak ziranian. “Civilización” edo deritxon ori garatuten danian, bakuntasun eta tolesgetasunak aldenduten dira.

Apuleyo, Petronio, Juvenal eta Augustin deuna, latera elertijan, atsegiñago askori beste lenengoxuak baño. ¿Augustin deuna itxura nayekua? Iñor ludijon ixan ba-da, deun ori bai! Mistikoen artian bere itxura-nayek asko idoro geinkez.

Emen dozuz, ba, neure ustez, zegattik itxura-nayeko batzuk, obenez barik errugez jantzijan diran. Berez olantxe sortubak battira. Attonen-semiai jazotzen yakena. Atton-semiok edo nobliok azkenerako seme murritz, erdi-gexu eta, euren sendija amattu daroe. Odola mietuten yake-edo.

Asieran nobliak ziran odolik onena eukenak, gixonik ausartubenak, gudari punterenguenak, orregattik atton-seme yatzuz. Baña gero apurka-apurka odola galduten yake ta iñor baño milingeaguak dozuz.

Labankeri larregi, bigunkeri asko ta etxe-landubetan bixi-ixan diralako. Larregijak beratu dauz! Idazliai ta olerkarijai jazoten yakena. ¿Gaxuak nagosi gura dodazanentz?

Gaur klasikoen eta idazlari onena ixango yatzu, orainguan ondoen bere olerkijetan eta idaztietan atzalduten dauna. Eundi bakotxak bere klasikuak daukoz. Eta klasikorik onenak ixan dattekez gaurkuan, itxura-nayekuen diranak. ¿Ezetz?

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak