kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Erantzuna V / (Liburu zehatzik ez)

Erantzuna V Lauaxeta / Euzkadi, 1932-10-19

Urte batzuk dira, France’ko erdaltzaindian Valery idazliak bere itzaldi entzutetsuba oguzi ebanetik. Gallimard’ek argittaldu eban itzaldija ta bertan irakurri doguz, begiko yakuzan uarrak, elerti-arluan.

Klasikotasuna joko bat dalako ustia darabil idazliak. Baña joko orrek bere neurrijak daukoz. ¿Eta jokuan, antziñako txiribitxijak erabilko doguz? Ez, ba, jokuetan bere txiribitxi barrijak ixaten dira, “yo-yo” bedere.

Eta eundi orretan bixi diranak, euren gogayak atzalduterakuan, lauso ori erakutsiko dautsube. ¿Idazliak zer egin? ¿Bere egunetakuan mokoz-moko jarri? Jatorrizko idazlia bada, beste gustijak sentitzen daben erara bere bijotzak bere sentituko dau.

Urtiak igaziterakuan irizlarijak esango dabe: “eundi aretako artegiak eta oñaziak idazlari onek sakonen, zurkijen atzaldu ebazan. ¡Klasikoena auxe battaku!

¿Baña idazle orrek bake-girorik eztauko? esango daustazu. Bake-girorik eztauko, bere egunetan bixi ziranak, bake-girorik eztauko, bere egunetan bixi ziranak, bake-girorik etzebelako euki. Bixitzako gora-berak, erijotzeak, ziñiste-alantzeak eta urdurijak kezkatutako goguen kiñubak, idazlari orrek atzaldu ebazan.

Omer’ek besterik egin-ete? Aren poematan diran buruzagijak eta gudarijak ezebezan gogo-min andijak euki. Neskatxa bat ederren zala, edo jainko-ixunak zittalkerijak egitten ebezala. Omer’en poematan goguari yagokozan gauzak barik soñari ta lixunkerijari ondo yagokozanak aurkituko dozuz. ¿Idazlarijak erruba? Ez. Eundi aretako gixonak ezpal-eukezan artegatasun larrijaguak.

Erromatarrak zer egin eben, ondo dakixu Virgili’ren gogayak eztira beste mundukuak. Aundikeri otsak eta gudari didarrak. Horatius’ek ostera, bixitza erosuaren kantak. Edo guda-abankerijak. Kistar-gogaya eldu zanian, artegatasunak, ludiz bestaldeko gogayen otsak. Zelayari begira egoten ziranak, urduririk ez, baña gero zelayari begira egozanak, bixitza uskerijak, erijotzako ordubak-eta ixututa, artegatuten ziran.

Dante’n barriz bere gixaldikoen asmuak ikusiko dozuz. Ludijaren osotasuna edo “unidad”, orduko gogo sakonena. Doipurubaren menpian, ludi osua gauza bakarra zan. Eta uzkurtza osotasun orren erdijan. ¿Amasegigarren eundijan zer jazoten da? Antziñako bixitza nasaiak eder iritxi, ¿bai? eta pagano antzeko bijurtu ziran askotxu. Eta erraz abestuten dozuz bixitzako atseginen goxotasunak. Bake-girorik eztozu galdu biar aragijaren lerrak abestuteko. Aragijak eztauz, ba, ludiz-bestaldeko artegatasunak.

Amasortzi ta emeretzigarren eundijetan, ziñismena galdu zan, eta idazliak bake-girorik eztauke, gitxi-edo baño. Kistartasunak alde gustijak bete ebazan eta kutsu orrek artegaraziren ebazan idazliak, ziñismenik euki ez-arren.

Orain tximistaren eundija dogu edo ziñearen-arua. Fotograpiz ludijari begiratuten dautsogu. ¡Ori ikuskari ederra! ¡Betor fotograpi bat! Eta idazliak bere tankera orreri jarrattuten dautse.

¿Eundi bakotxean nor klasiko? Bere egunak onduen esi dauzana. Idaztijak argiro erakusten ba-dautzu eundi bakotxaren tankerea edo ixatia, idazti axe, buru dozu.

Klasikotasuna zer dan onetan, illuntasunak garabiltz sarri. ¿Azalean baño eztago klasikotasuna? Ez, azalean eta mamiñean, bijak alkarrekin duazenian. ¿Eta goguak artegiak ba-dira, azalak bere artegia ixan biarko? Bai, uste.

Klasikuak urtez egitten dira. Euzko-soluan klasiko dozuz, lenago erromatarren ez eladetarren entzute andirik-barik idatzi ebenak. España’n barriz, klasikotzat artu daruez Alfonso el Sabio, Berceo, Juan Ruiz, Diego de Valera, Bernaldez, Mena, Santillana eta gura dozuzanak, antziñakuak ba dira. ¿Klasikuak dira zeure ustez? ¿Bake giro andirik eurengan?

France’n barriz “Chanson de Roland” klasikotzat emongo dautzube. “La vengance de Rioul”, “La chanson de Jerusalen” eta beste askoren artetik eldu zadiz Rambouillet etxeko aretoragiño, ta gustijak klasikotzat artuten dabezala pantzitarrak, ikusiko dozu.

Beste elertijetan bere orren besterik jazoten da. ¿Arira zer? ¡Arira gustija! Gixonik argijenentzat, klasiko dirala, bakotxak bere egunetan inguruko gogua sakonen atzaldu dauna.

Apollinaire idazlia klasikotzat artuko dautzube laster. Mallarmé, Bataille, eta Richepim klasikotzat autetsiko dabez. ¿Abo kutsu ona galdu dabela gixonak? Eztakigu, gai onetzaz asko idatzi dalako. “Ideas Estéticas” idaztijan ikusiko zenduzan gora berak, edertasunatzaz, Platon baño lenago asi ta azkenengo edertzaliengana eldu arte, batek bere gogai bardiña eztauko edertasunatzaz.

Klasikoentzaz beste orren beste.

Baña iñoren lotsagarri enedin ixan, klasikoengandik zer ikasi dagikegun atzaldu, ta amattuko dot arazo onetzazko eztabai au. “Orixe” jaunak matte dauzan klasikuak zer erakutsi legiskuben, jakingarri yaku. Euzko-elertijan barna dabiltzanak, zer irakurri biar daben bide onetaz esango dogu. Buruba bere lekuban daukonak, asko irakurri ta agokera ta aukera ona daukonak ikotika batzuk egin dagikez, baña oñez ikasten dabillenak, ez.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak