« Erantzuna V | Gure olerkariak »
Erantzuna VI / (Liburu zehatzik ez)
Erantzuna VI Lauaxeta / Euzkadi, 1932-10-20
¿Elertilari ixan nai dunari, zer irakaspiderik erakutsi legijoke klasikuak? Mueta gustijetako idazliak, edertasuna azalduten jakin daben idazliak, klasikotzat artuten doguz. Baña lenengo mallan dagoz, duai aratzak euki ta duin orrekaz lan iraunkorra egiten aleginddu diranak. Gixatasunari yagokon idatzija, iraunkorra yaku.
Gorengo diran idazliak, euren gogai ta idazkayai, neurrija itsatsiten dautse. Olerkigai ederrena bijotzean sortuko yatzun, baña azalera atera nai dozunian, bere ertzak eta neurrijak biar dauz. Pitxijak alkarren leyan atera ta eurez jurti-arren, lan osua ta bakarra eztabe eratuten. Pitxi ixango dira, baña marra edo joya txukunik eztabe osotuko.
¿Bijotzari neurrijak jarri? Itaunduko daustazu. Bai, imiñi geuskijoz. Benetako idazlan onak eta ederrak irakurten ba-doguz, egun baten ez, baña urte batzuk barru, ottuko gara gauza gustijetan neurri bakarra idoroten. Agokeren azi geinke, aukerea, be bardin. Aboko kutsuba jaki miakaz mietu egiten yakun erara, gogo-kutsuba.
Olerkijak bijotzetik urten nai dautzu. Olerki orretan batasuna edo, osotasuna lortu egixu. Eutsikai ba’litz, gogai bakarra erdijan bego, bestiak orri lagunduteko neskame-antzo. Kutxa eder baten, zura edo ola nagusi dozu, baña burni, pitxi ta adelubak bere morroi dauz.
Luis de Leon, Virgili, Horatius eta abar gai onetan nagosi yatzuz. Euren olerkijetan batasuna nagosi. Gaurko batzungan, bere, batasun ori ikusten dogu. Lentxu Goethe, Leopardi, Manzzoni eta beredin eredu aipagarri. Ludi onetan amaikatxu gauza eder bananduta daukaguz. Bardiñez diran gauza nabarrak an-emen ludijaren batasuna bere egilliari begira. Gogai bakarrak sortubazo eban ludija: jaungoikoaren antzeak. Eta eutsikai au ezin galdu dagike ludijak. ¡Beti battago Urtzi’ren goralbenak abestuten!
Eresi edo armonia ba’litzan ludi osua bake-goruan dago. Osotasuna darakus bardiñeztasunean.
Idazle danak diñogun au ezin baztertu. ¿Baña osotasun ori zelakua? Emen “Orixe”-k eta nik barriro burrukan egingo geunke. Neure ustez, epaikarija ixan bedi zentzuna. Zentzun au ezpedi askok gura dauna: adimen otza. Ez, edertasunak erakutsi dauskun zentzuna ixan bedi.
Ederlanaren batasun au, gorantzi andiko uarra dogu. Idazliak ezpedi iñoz aztu. Emen arinka atzaldubak, idaztiño baten euren toki berezija eukiko dabe, baña ausnartubago, sakonago. Soñaren atal gustijak, begijak, besuak, oñak eta abar, goguak batuten dauz. Gogua nagosi yaku.
¿Klasikuetan besterik ezin ikasi? Bai. Erderaz humanismo esaten daben ori, euzkeraz zelan atzalduko dogu, jakin nai neuke. “Formación humanística” esan darue. ¿Ederzaletasuna? Zerbait geyago dogu. Itz orregaz atzaldu nai neuke, gixonangan bijotza ta adimena gentzatu ta alkarren laguntza mattekorran jarten euzan irakaspidia. Bere men gustijak bardin azi dauzana, irudipenari larregirik emon barik, bijotz-bera geyegi mietu barik, ortxe dogu benetan klasiko artian titiztatuba.
Jakiña ezta naiko. Jakintza jorija daukenak eztira beti edertzale onenak. Bixitxa nondik sortu dan eta landarak zenbatzu mueta daukezan sakonkiro jakin-arren, edertasunari eskurik emoten eztakijan asko ikusi doguz. Adar bakarra baño eztabe azi. Euren jakintzarako adarra, bestiak moztuta dagoz, baztertuta.
Klasikuetan titiztatu danak, barriz, bere adimeneko ta bijotzeko adarrak bardin-bardin azi daruz. Bata baño bestia ezpedi luziagua ixan.
Ederlan batzutan sentimenak begi zurrak daukoz, baña adimena itxu dago. Beste idazle orrengan bijotza nagosi, buruba morroi. Elertilari ori eztago ondo azita, erdiz-erdi baño.
¿Zer egin biarko dau? Klasikoengana jo, idazlari punterenguen lanak irakurri, aztartu ta ausnartu. ¿Ederlanen batasuna ta menaen arteko bakegirua naiko dira? Ez, edo.
Idazle argijak aukerea biar. ¿Edozein gai ona ete-yatzu olerkijetarako? Ustelduten datza sapo illia, ezin ixan daiteke ederkai. Olerki bat ezin eratu dagikezu atsa darijon txakurra gaitzat aukeratuta. Aukerea biar. ¿Zelako gayak aukeratu dodaz, ba? Ori zeure agokereak erakutsiko. Klasikuak, idazle punterenguak erakutsiko dautzubela, oraintxe atzalduten dautzut.
Ikusi zelako gayak erabilli darabillezan klasiko diranak. Aintzakotzat eztira gauza gustijak artuten. ¿Baña non gayak, aukeratu? Ixadi amearen altzuan. Bide orrez, geroxe, zeure goguan, bijotzean. Gixonaren barru onetan deus eztago. Ingi zurija dirudi. ¿Zelan gogaya sortarazi? Begijen bidez, asko, beste batzuk ikasi-bidez, entzunez bedere.
Klasikuak ixadijaren ikusketean aberastu dira. Irudijak eurez sortaraziko dauskuz ixadijak, baña bere aurrian bakantasun osoz egon gadixan. Uartu dagi gaudiko ñabartasuna. Eta geure bijotza larregi ukittutiari ez, biar dan neurrijan ukittutiari gagozan.
Orixe ikasijak dira klasikuak. Gauza bakotxari zor yakon neurrijan bijotz-ukitzia artuten eben. Ez geyagorik, ez gitxijagorik. Neurrijan. Gixona ixadijaren errege egiña dozu, Urtzi’k alan nai-ta. Errege zaran ezkero ixadijaren gora-berean menpian, morroi ezadi egon. Eta errege ezta, lar ikeratu, edo bildurtuten dana. Ixadijaren errege ezta jazoten diranak artegatuten dauna. Zalpurdijan zuazanian, ugelakaz ederto zuzenduten dozuz zaldijak, ara edo ona juan eztadixan. Ixadija zalpurdi bat dozu, bertan zuaz. Zaldijak nai daben tokira, ezdadi juan, zeuk nai dozun lekura baño.
¡Eta sentiten dozun ori ez okertu gero! Dirua ona artu ta txarra emon, ezta bidezko jokua.
Senti dozuna, era berean atera egixu. “Sinceridad” batonbatek esango leuskixu. Sarri lenengo senti doguna barik laugarren senti doguna ateraten dogu. ¡Txarto egiña! Lenen unian bijotza ikutu dautzuna atzaldu egixu.
Orainguan, neure ustez, auxe dagigu: ixadija ikustera guaz, baña begijakaz ikusi biarrean, adimenaz ikusten dogu. Edo ixadiak bere bijotza ikutu gattulakuan, arin guaz biazkolara, geure burubak eta irudimenak sortu dabezanak atzalduteko asmoz.
Itxi egijozu ixadijari begijetatik sartu dadin. Eta dakusuna, aldatu barik, zor yakon itxalez edo zentzunez argittaldu egixu. Mamiñatzazko diñoguz uar oneik. ¿Azaletzaz zerbait? Klasikuetan ikasi dagikegu. Edertasunaren erdija azalean dago. ¿Ezetz? Ba, urrezko marra jaurti egixu errekara, ibaira ta ura garden ezpada, ezer eztozu ikusten. Gogairik txukunenak eukiko dozuz, baña azal nastuba, loya. ¡Ezta ezer ikusten!
Klasikuak onetan ardura andija.
“Orixe”-ri erantzuteko asmoz asi nintzan onetan, amaya jo biar dot. Beste zortzi aste idazten ekingo neuke gai onetzaz, baña nekagarri litzke. Goikuak nai ixango al dau, gaitxu oneik sakonkiruago ta zabalago noizpait agertzia, euzko-elertijan olako ezbai ta azterketeak biar diralako.
Irizketean zelan egin biar diran, klasikuak zer diran, lirikan gauzarik onena zer dan, ikaspide nortzuk yakuzan, beredin gai yatorkuz abora, baña amattu biar. “Orixe” eta ni, gauza askotan toki baten gagoz, uste bardiñak daukaguz, beste batzutan ez. Bakotxak bere abua. Argi-nayez idatzi dodaz “Erantzuna”-k. Sarrijago gura neukez olako eztabai batzuk, baña bake-giroz, ez gudaz ta alkar iraundetteko asmoz.
AMAYA
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres