« La poesía cristiana I | La poesía cristiana II »
Umezurtz olerkiak / Xabier Lizardi / Euskaltzaleak, 1934
Poesi-jaia L. Ayanbe / El Día, 1934-06-02
Zarautz’ek Lizardi’ri”Umezurtz olerkiak”
Bazter guzietako udarazaleak ain ezagun duten Zarautz txoko atsegiña, udaberri ontan euskeldunentzat bakarrik gorde nai genduke. Batez ere egun batean, Garagarrilla’ren 10’an: Poesi egunez, euskel olerti egunez. Egun ortan Zarautz’ek eskeiñiko dio Lizardi’tar Xabier zanari opari samurra.
Jaio zan etxeari oroitarria ipintzekoak dira; ta lenengo pausoak eta biurrikeriak egin zituan kaleari “Lizardi’tar Xabier”-en izena emango diote.
Ondo irabazitako omenaldia. Au dala-ta Zarautz’ko Udala’k eta “Euskeltzaleak” bazkunak beste zenbait itzaldi, elizkizun eta jaiak eratu dituzte. Beraz, aurten V’garren Olerti-eguna ez bestelako aunditasun eta eder- giroz jaituko da.
“Lizardi” joan zen. Beste olerkari gazteak datoz aren bidetik, zilarrezko abarra ta gañerako sariak eskuratzera: aintzaren irriparra lortutzera. Aberria, olerkariak esnatzen dijoaz; udaberrian gaude…
Andre Poesi’ren jaia Zarautz’en izatekotan nai ta naiezkoa zan “Lizardi”-ri eskeintzea. Zarautz eta “Lizardi” ain zeuden lotuak ama-seme kutunen antzo.
Asmo ezin obea izan da, Lizardi’ren paper tarteak arkitutako bertsoak, azken olerkiak argitaratzea.
Bertso oiek, “Aitzol” jaio oien eragille ta idazle aundiak dionez: “garo azpian basa-loreak egoten diran eran gordeak zeudenak ziran”.
Liburutxo batean bildurik “Umezurtz-Olerkiak” deritzate. Zarautz’ko baratz gizen ondartsuetan biltzen diran lore, zuri, gorri usaintsuaz egindako lore sorta.
Lizardi’k Zarautz zenbateraño maite izan zuan adiskide giñanok dakigu.
Bere errimiña sendatzeko urte asko, ta beste maitasunak biotza asetzea bear izan zituan.
Onela aitortzen du, azken aldian, bukatu gabe utzi zigun Poema-gai edo arian: “Ondaurtz (Zarautz) antziñako andregai artu-ez baten antzeko zait orain. Irizar’ekin (Tolosa’rekin) egin ditut pakeak, an sortu baitira nere auta olerkiak”.
“Urte giroak ene begietan” Tolosa mendialdeko ikuskizun ederrez egiña ba’da “Maitea’ren apurñoak” eta “Umezurtz olerkiak” osotzen duten geienak Zarautz dute gerta-leku. Poematxo ontan agertzen digu ondoen bere barrena. “Aitzol”-ek itzaurrean dion eran: “Lizardi’ren gaztaroa eguzkira dakarkigute. gaztetako asmo ta izakera, aide ta adiskideak, iolasak eta ikasbideak, maitemindu zaneko asiera… betirako jakin arzaten dizkigu”. “Aitzol”-ek ezetz uste arren, nerekiko diot, utzi digun Poema-aria naikoa dala matas-mamia arkitzeko. Ez da ezer gutxirako ez. Mingarri da, noski. Poematxo ori ez bukatua izatea, bañan Schubert’en osatugabeko Sinfonia bezela “Maitea’ren apurñoak” lan bikaña da, ta eder-kutsuz josia dago. “Onki’ren billa”, “Maitale berriak”, Ondaurtz-abestia ta abar, beste geienak nolakoak zitezkean erakusten digute.
Ondaurtz-Abestia zarauztar guztiak buruz ikasteko diñakoa da ta Barrena’tar Arantza andereño abots-eztidunari entzun nai genioken zatia. Ona emen apaldi bi:
Ondaurtz, Bean dut agiri
neskatx polit bat iduri
neskatx polit bat iduri
Erdi etziñik txairo baitago
begi zabaletan argi
ezpain gorrietan irri.
Ondaurtz. Erdi arrantzale
erdi nekazari ere
erdi nekazari ere.
Ta alaz guztiaz kaletar,
kaletar apaindu zale
Baserri, itsaso ta kale.
Mistral’ek berak ere ez zuan obeto abestu Provenza’ko lurra, Crau’ko zelaiak, jaioterriko ederra…
1934’ko Garagarrilla’ren amarrean Zarautz eta “Lizardi” betirako uztartuak geldituko dira. Egun orretan izango dituzte gogozko eztaiak. Euskaltzale guzioi otsegiten diet bertara azaldu ditezen.
Zenbait irakurle arritu ta asarretu ere egingo zaizkigu Olerti egunari orrenbeste ajola ematen diogulako. Egia da, esku lana, ogibidea, irabazia, dirua bearrezko zaizkiguna; Poesiaren egoak areago, arrastaka gabiltzan lurretik igotzearren, menpetasunaren kaiolatik irtetzearren.
¡Betoz, bada, onelako jaiak! Goazen guztiok bat eginda gure olerkariok txalotzera; gure bularra arnas berriz sendotzera. Aberria, olerkariak esnatzen dijoaz. Udaberrian gaude. Itxaropenez betetako urtearoa.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi