kritiken hemeroteka

7.851 kritika

Azken kritikak

« | »

Tori nire edontzia / Iokin Zaitegi /

Tori nire edontzia Uri / El Día, 1934-06-13

Olerki saritua biotzez entzuna dut. Olerki sarituaren marmarots lilluragarria! Olerki sarituaren “ardo zar” amets-eragillea!

Bare-bare dut oraindik nere gogo ikaratia, ta nere biotz izubera pake-yarioz, olerki sarituaren edontziko tantak edan ezkerotik.

Gaztetxo nintzelarik, olerkietan maite nitun maite, iduritu biotz-zulagarriak ta baitipat ezkila negartien durunda lazgarriak; garbitokiko ixpiritu zurbillen zinkurin ikaragarriak; zugatz adaburutik erori diran orbel erdi-ustelen alkarrixketa aopekuak; umezurtz otz-gosetien ezurrikarak ta bela beltzen kua-kua luze zoritxar-ekarleak.

Intza goxoa exuri duzu gaur nere bekoki beroan, olerkari, ta nere gogoan pakearen esnea; titialdi goxoagorik ez dute umiak.

Ezpel-edontzi bat artu du kanta-gai Zaitegi’tar Jokin jesuita gazteak. Artzai esku-egokiak edontzi inguruko azal gogorrian landurik dituzte eusko-erri ta eusko-gizonak.

Aitonaren aitak asi-arloa, aurte uda aurren, buka berri; ta artzaia, aiztoa gordeki, Olerkariaren aintziñera da, ta edontzi bitxia ain xaloki eskeintzen ari:

“Tori, artzai-ontzi au, olerkaria!
txatxarra izan arren, abenda odolez
igortzi ta aren gogoaren atsez
lurrindu baitizut nire oparia.

Au duk euskera errexa, erritarra ta baserritarra: ta ziñez, bildur ninduzun entzun-aurretik, ez ote, bai ote nun olerkia ulertuko.

Agertzen du ezpel-edontzia, olerkariari ematen ta begiak edontziari josirik, dakustena itzez artzaiak azaltzen:

“Aitonaren aitak asi zun arloa;
oyanean ezpel-makilla ebaki
ta pitxi bait litzan landu dut poliki…
Azaltzera noa gure lan asmoa.

Au entzunda, itxi ditut begi; dana naiz buru-belarri; itzetan oztoporik ez, zoztorrik ez ta olerkiaren ahapaldi argitsuak barneraño datozkit.

On da belarri-zuloarentzat aize mee baten ufa, baña eltxo gabea, on aoarentzat aragi errea, baña ezurrak aldera. Alakoak nai ditut olerkiak; garbi, errex, txurrut-batean oso edan ditezkeneak.

Zer irakurri du eusko artzaiak ezpel-edontzian, ordeka-erdian, arkaitz baten gañean exeririk? “Ardi belar morrozle ta artzai biziak; arrastirikoo eguzki biribilla, ta baseliz gallurra argitan jarria. Mendigorantz artzai bat, txistuka; artaldea batu, artegiruntz eraman, ta an esnedunak jeixten”.

Ahapaldiz ahapaldi, txirrio goxoz, artzaiaren itzak nere irudimen gosea betetzen ari dire, erroberoak istar-arteko kaikua bete-bezela…

Itxi ditut begiak. Menditik kalera naramate artzaiaren itzak.

“Beste goialdean bertsolari zarra,
eskuan sagardo edontzia izaki,
itz neurtu ederrak esanaz yarraiki”.

Itz neurtuz zer dion ezpelezko bertsolarik, ez da jakin dezakenik; baña alaikiro ari dala ageri da:

“Inguruko gaztek ezpañetan parra”.

Edontzi-bealdean itxasoa, eusko itxaso, geldi eziña, ta arrantzale izu-eziñagoak, beso aunatuak ta

“txopa-aldean zutik lemazain sendoa,
Ta begiak ñir-ñir lurra ikustekoan”.

Orra azalekoa azaldu. Barnera, olerkariaren edaritzat, zer ote du yalki? “Asmo eder aratzena, iduri larrosa gorria”.

“Barnean asmoak irakin dagio:
gaineratu nitun oroipen goxoak,
ipui zarren ezti ta gogo-ikarak…
ardo zarren zilar aparra dario”.

Olerki atsegingarri, ta euskeldun geyenentzat ulergarri; poliki poliki edontzia bezela, landua; esan zurrak dio: “lan-baratza, lan aratza”. Bereala eman dizkit gogoak, edontzi onen antzeko, beste zenbait; adibidez Ilari artzai maiteminduak Mireio’ri egiña.

Zuk orde, Zaitegi, eusko gogoz-sortu, eusko eraz eman diguzu. Ez emeki; bai txairo ta gizonki. Ez illun-laburregi, ez motel-luzegi.

Eusko olerkariak! eusko bizikera edan; edan eusko oiturak ta euskalerriak maite izango ditu zuen olerkiak!

Arzallus’tar Anderren oharra:

Uri, noizik eta bein nere orri zatitxo onetzaz gogoratuko baziña… -Luzear.

Azken kritikak

Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko
Slavenka Drakulic

Irati Majuelo

Sortaldekoak
Hedoi Etxarte

Asier Urkiza

Dama
Jon Gerediaga

Nagore Fernandez

Bihotz-begietan
Xabier Lizardi

Igor Estankona

Argiantza
Pello Lizarralde

Jon Martin-Etxebeste

Taxiak ez dira inoiz gelditzen
Xabier Montoia

Txema Arinas

Eskuan beti zerbait
Maialen Berasategi Catalan

Irati Majuelo

Empar Pineda Erdozia: gorputzak hala eskatua
Kattalin Miner

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zeruko belardiak
John Steinbeck

Hasier Rekondo

Arkanbele kantak
Mikel Taberna

Mikel Asurmendi

Urpean murgildu
Lidia Txukovskaia

Nagore Fernandez

Bertute txikiak
Natalia Ginzburg

Asier Urkiza

Algara mutilatuak
Ane Labaka Mayoz

Maitane Legarreta Etxezarreta

Haragi hosto
Juan Ramon Makuso

Jose Luis Padron

Artxiboa

Urria 2021

Iraila 2021

Abuztua 2021

Uztaila 2021

Ekaina 2021

Maiatza 2021

Apirila 2021

Martxoa 2021

Otsaila 2021

Urtarrila 2021

Abendua 2020

Azaroa 2020

Hedabideak