« Biotz-begietan | Biotz-begietan »
Biotz begietan / Xabier Lizardi / Verdes Atxirika, 1932
Biotz-begietan Olaburu / El Día, 1932-05-22
Au arratsalde goxoa eman deguna!
Batek ezkerrera nai, besteak eskuira nai; onek mendira, ark…
– Ai zak, -esaten dit batek, -goazeman guk biok nere etxera; antxe baitiat iri gogoko zaikan “opil goxo” bat. Goazen.
Adiskidearen idazmaian gaude aurrez-aur exeriak.
– To, ar-zak. Eta yaurti dit “opil goxori”: “Biotz-begietan”. Lizardi’ren gozotegikoa. Goxoa ere goxoa!
Mutur bata miaztu, bestetik kosk; emen ikutu, ortik ozkada… Ozkada bakoitzeko yardunalditxo bat, ezpañak milizkatuz… Au arratsalde goxoa!
– Ez al-dezute apaltzego asmorik, mutillak?
Bostetan exeri ta zortzirak ziran! Biotzak goxo pil-piletan baikenituan. Eta biotza ase danean, urdaiari yaramon gutxi…
Arto-ereite ta bei edo idi-gora-berak erabiltzeko baizik ez omen-da gauza gure euskera gaxoa. UUU… (na) MUUU (n) OOO!… Orra euskeraz mintza dezakegun guztia. Noski!
Bei-orroi edo idi-murrazak, beraz, “Xabiertxo’ren eriotza” edo “Biotzean min dut” olerkietan Lizardi’k damazkigunak? Sinesmenari oña sendo ezarririk itxaropen-egoak bide bere bekoki zuriaz maitasun? Eguzkiari musu emateraño yaikitzen ikusi nai ba-dezu gizona, irakurri aitaturiko olerkiok. Gizonak darabilzkean oldozpenik sakon, biotz-zarradarik barrenkienak ezin egoki-goxoago agertu.
Baña adimena sakona ta biotza sendoa bezin erne-oarlea du begia. Ikus “Aldakeri”:
iñoiz ikusi dezute tximirritarik,
iltzeko yausitakoan,
xomorroek yana nola dagoan
azkenak egin eziñik?
Eta buru sakon, biotzondoari zegokion bezelakoxe irudimen aberats-bizia. Orra “Bizia lo”:
Bide-ertzean, ez marrubi
ez belar gizenik.
Ota-lorea, bakanka,
goiztxo karraxika,
Udaberriari deika.
Or pago bat, lerden aski,
igazko apaingarriak
(gaur orbel gorriak)
oso yaregin nai ezik,
nola baituten oi
Neskazar ezin-etsiak.
Edo “Sagar-lore”:
Sagasti berri, sagasti zuri,
inguma-atsegintokia iduri,
elurte arian geldia!
Bai, berak egarri bezelakoxea du Lizardi’k euskera: “yakite-egoek igoa; noranainoka; soina zaar; berri gogoa; azal orizta, muin betirakoa”.
Agertu zaigu eusko-larretik eztia, basotik euskal-mamia atera bear zuan Olerkaria.
Bagenekin guk euskera oldozkairik sakon, goitinak erabiltzeko ere mintzo oro beste ba-zana. Zenbaitek beste mintzo oiek bezela zerabillean euskaldunik ez genduan ezagutzen, ordea. Eta ezagutu degu. Yarrailleak izango dituala nik uste.
Geienok atzera utzita batzuek aurreregi gabe oro bide zabalez edo mendi-magala zear-mearka bear genukela? Mendi-magaltxoan oztopo zabuka gabiltzanoi ere uda-bero auekin mendi gallureko aize gozoak gaizki al-zaizkigu ba? Ez olakorik.
Len lañoz estalia genduan mendi-gallurra orain agertzean, ba-dirudi urreragotu
egin zaigula.
Nork daki magaltxoraño ekarriko badigute ere!
Biyoatzu, Lizardi, barrentxoan ibilli bear-ta ere goi-zale geranon zorion-agurra.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi