kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Lehortean / Gotzon Garate / Gero, 2001

Istorio garratzak Javier Rojo / El Correo, 2001-11-14

Gotzon Garate erdi ahaztuta daukagun idazlea da, batez ere azken urteotan literaturan oso gutxitan aritu baita. “Lehortean” izeneko ipuin bilduma honek, adibidez, hogei urte baino gehiago bete ditu dagoeneko. Izan ere, lehenengo aldiz argitaratu zenean 1980. urtea zen. Orain, berriro eskura dezakegularik, Gotzon Garate ipuingilea idazle trebea eta interesgarria, alor honetan arrazoirik gabe baztertu samarra, dela kontura gaitezke. Irakurleak ipuingintzaren maisu klasikoen oihartzunak topatuko ditu istorio hauetan, naturaltasun osoarekin asimilatutako tradizio baten isilu. Ipuin gehienak errealismoaren esparruan eginda daude, eta askotan bizitzaren alderdirik mingots eta bortitzenak agertzen dira. Noizean behin, ordea, umoreari, gehienetan paradoxaren mozorropean izkutatutako umoreari ere, tartetxo bat uzten dio idazleak. Ezin uka daiteke, ipuin hauek egitean, zenbait gaik biziki kezkatzen dutela idazlea. Adibidez, behin eta berriro agertzen den gai horietako bat legea, araua edo dena delakoa haustearen ondorioz sortzen den endekatze morala dugu, biak gertaera bakarraren bi agerpen bailiran. Bestaldetik, idazle gutxik daukate Garatek duen trebezia, beti adjektiborik egokiena eta irudirik bereziena ere aurkitzeko.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak