kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Sugearen tristura / Jesus Etxezarraga / Pamiela, 2001

Sentimenaren portuak Jose Luis Padron / Bilbao, 2001-11

Liburu onak ez du urtarorik, irakurle ez oso iaioak, ordea, baietz dirudi. Jesus Etxezarragaren Sugearen tristura (Pamiela, 2001) lan aurkeztu berriak, bada, euskal literaturaganako begirunea egunez egun zaintzen dugunona ez ezik, aurrez aipatu haien udaldirako irakur zaletasun gogoa ere laztandu dezake. Leun, gozokiro, zintzo, gerizpeko bero babesleaz.

Aurrea egin baino lehen esan nahi dudan zerbait garrantzitsua: ez zaitzala “Wagadu” lehen ipuinak, lehen paragrafoak hartzen dituen esaldien luzeak, hizkuntzaren ezohikotasunak desanima. Alderantziz. Segi, arreta biziz. Etxezarragaren idazkera distirantearen argira ohitzea baino ez da, eta oharkabean, enbarazu uste zenuena, atsegina baizik ez du eskaintzen.

Gustu bereziaz ari dira Pamielako arduradunak, Narratiba bilduma osatuko duten lanak aukeratzen. Ezagunak zaizkigun bi lanen berrargitalpenak eskura, Bernardo Atxagaren Gizona bere bakardadean eta Pello Lizarralderen Sargori hain zuzen ere, Jesus Etxezarragaren Sugearen tristura ipuin (hausnarketa) liburuak, bilduma hobeagotzen du, eta aurreko bi lan horien aukeraren zergatia sendotu.

Etxezarragaren istorioak kontatzeko tonua, arnasaren legeetara makurtzen da, hitzak, irakurketa eta gero, gure zentzumenak askatzen duen melodiaren agindupean jarriz. Pentsamendu eta giza jarrera ezberdinen sakona laburbiltzen daki kontakizunaren laburrean. Lirismoa ere kontatzen digun horretara biltzeko gauza da, idazkera onaren arauak eta gogoetaren baretasuna uztartuz. Maitasun handiz burututako lana iruditzen zait Sugearen tristura, hori da sentitzen. Eta kontakizun bakoitzaren hariari eutsitako amaierak, urruntasunari begira jartzen gareneko bakea ematen digu. Gorputzaren zati den bakea.

Hogeita lau dira libururatu dituen kontakizunak; ipuinak, gogoetak, irudimen bidaiak, perlak. J.E. Urrutia Capeuren marrazkiak iraunkor zaindua eta osatua. Liburu modu honekin ez da behintzat urtarorik galtzen. Bihotza ematen da eta ez dago bueltarik.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak