« “Hamaika pauso”: irakurketarako gonbita | Airearen erroa »
Axun / Abelin Linazisoro / Susa, 1995
Arroxa baina maitagarria Xabier Mendiguren Elizegi / Argia, 1995-10-08
Petrik ARGIAtik deitu zidanean kritika bat egiteko eskatuz, titulu jakin bat proposatu zidan eta nik ezetz esan, aitzakia edo arrazoi honekin: interesgarria da benetan, baina halako eta halako akatsak ditu. Egia zen, eta askotan gertatzen dena. Haren ordez “Axun” irakurtzekotan geratu nintzen, eta gustatuz gero komentatuko nuela. Eta hara, honekin juxtu kontrakoa gertatu zait: hutsak baditu, baina hala ere oso ondo pasatu dut irakurtzen. Benetan harrapatu nau irakurketak, bere xumean.
Harrapatze hori ez da harritzekoa ere, foiletoiaren ezaugarriak baititu, baina foiletoi bat ondo idazteko ere talentua behar, Abelin Linazisorok bere lehenengo nobela honetan erakutsi digun bezalakoa; Arraldeko kultur etxean ofizioaren antze eta mainak ikasi dituen seinale. Foiletoi hitza erabili dut baina ez da zehatzegia ere, nobela laburra baita berez, pertsonaia askorik gabea (bi edo hiru, segun nola begiratzen zaion), eta jeneroari dagokionez, dudarik gabe, maitasunezkoa. Estilo guztiz erromantikoa ageri du, kursiaren mugetara ere iristen dela esango du hainbatek, baina nor ez da kursia izan maitemindutakoan?
Bi denbora ditu nobelak: oraingoa eta iraganekoa, eta garai bateko maitasun-historia gogoratzean berriarekin txirikordatzen da, azken hau hanka-motz geratzen bada ere. Xinple xamarra da korapiloa, baina irakurlea katigatzeko adinakoa. Kontatzeko teknika naif eta injenuoa, baina xalotasun horretan dago, nire ustez, bere meritua. Hizkeran, berriz, aditz trinkoak sobera daude, baina hiztegia oso fin eta ederki erabili du, batik bat kontuan izanik euskaldun lehorrok ez dugula batere ohiturarik arroxa kontu hauetan.
Istorio arroxa bat irakurri nahi duenak, hortaz, hemen du bat, polit askoa. Eta gainera, baditu beste osagai batzuk, hari nagusiaren aldean ahul samar geratzen diren arren arroxari kolore txuri eta berdea eransten diotenak: Euskal Herriko egoera politikoari dagozkionak eta. Horiek ez dituzu “Goenkale”n aurkituko.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez