kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Sorlekuaren kezka / Joxe Mari Lertxundi / Auspoa, 1994

Etenik gabeko ahalegina, bertsolari artean “ezohizkoa” Iñaki Murua / Argia, 1995-04-30

Liburu hau 237 bertso sortaz osaturik dago eta bakoitzean dozenerdi bat bertso edo gutxi gehiago, batean izan ezik: “Loiolako Inazio Santuaren bizitza”, zeinak 73 bertso dituen Loiolako Inazioren urteurrenerako propio jarriak. Nahiz eta gai hatzuk errepikatu, gehienetan asmatu du Lertxundik bai gaiarekin eta bai neurriarekin.

Gaiei buruz esan dezadan, denetik aurki genezakeela eguneroko bat balitza bezala antolaturik. Badirudi Joxe Marik, zer gertatu bere bizitzaren inguruan, huraxe izan duela kantagai. Ez da erraza izango bere borondatez horrenbeste bertso jarri duen bertsolaririk aurkitzen. Bertsolariok gehienean, agindutako lanak egiten ditugu eta ez bestela.

Haurtzaroko oroitzapenak, txukun erabiliak dauzka liburuan eta “urteroko bilera” edo “Urte Zahar Eguna”, dira, errepikatzen dituen gai bakarretakoak.

Nabari da baserri giroko gizona dela Joxe Mari, hiztegi bikaina darabil eta garai bateko ohitura edo usadioetan, gaur inor gutxik dakizkien tresna izenak ederki sartzen ditu bere bertsoetan aberastasuna ezarriaz. Itsasoko ohituren herri ematen digun arren, bereziki, baserriko ohiturak jakin nahi dituenak eta herri txiki bateko bizimodua ezagutu, aukera potita dauka liburu honetan. Bertso borobilak dira orohar eta errima bikaina izateaz gain, ongi betetzen ditu.

Idazlea, gizon fededun eta herrimin sentiberaz betea azaltzen zaigu, eguneroko bizitzaren gora-beherez eta euskeraren egoerak kezkatuta, goibeldurik baina, inoiz etsi gabe. Bertso umoretsurik ere ez da falta eta narratzaile gaitasunez jantzita dela ederki konturatuko zara, gaiei bere bizikizun eta adinak damaion ikuspegitik heltzen dielarik.

Guztira beraz, bertso on mordoska daukan liburua. Dena den, neuri, neurri txikikoak biziagoak eta gustagarriagoak egin zaizkit eta uste dut, irakurlearentzat ongi etorriko litzatekeela doinuen zerrenda izango balu, nahiz eta, hori gabe ere behar bezala zukua atera ezinik ez dagoen.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak