« Hizkuntza nobelistiko sendoa | Itxaro Bordaren agerpenak »
Kapitain Frakasa / Anjel Lertxundi / Erein, 1991
Bigarrenean ziurtasunez Xabier Mendiguren Elizegi / Argia, 1991-12-29
Ni beti harritu izan nau nolako erreztasuna duen Anjel Lertxundik edozein modu eta eratako izkribuetan airoski moldatzeko, zeinahi generotan trebe eta dotore aritzeko; bera genuke, inor izatekotan, benetako luma profesionala euskal letretan, eta badirudi Anduk berak ere onartu zuela behin batez rol hori, “Tobacco days”en egunetan ofizioko idazle txukuntzat edo emanez here burua. Gero ordea, Obaba osteko sukarrak eraginda nonbait, goragoko langak ezarri zizkion bere esku abilari, zorionez, eta “Carla” izan zen saiatze horren lehen fruitua. Merezi zuen ahalegintzeak eta meritua zuen ahaleginak, baina gu beldur erdibideko zerbait atera ez ote zitzaion. Orain, berriz, bigarren emaitza dakarkigu Lertxundik, bere irakurle ugariak losintxatu barik historiara pasatzeko moduko pausoa. Eta bigarrenean asmatu duela esango nuke.
Bigarren parrafoa hasi eta “Kapitain Frakasa” hau zertaz den kontatu behar nuke, eta ez da erraza. Italia eta Frantzia arteko muga aldean negozio ilun samarretan dabilen talde bat dugu, eta talde horretan kide bat egoera nahasian. Baina garrantzitsuena, hemen, ez da kontagaia, kontaera baizik. Tonu hotza darabil, oso zehatza, miragarriro landua. “Urrutiramendua” aipatu du egileak berak, eta halako irudipena eragiten du bai. Estilistikan ere, mila asmazio eder egin ditu, hizkuntza menpean hartu, bere malgutasunaren mugetaraino behartu. Hiztegian, azkenik, inoiz baino aukera aberats eta aldi berean juxtuagoa erakusten du.
Abisu pare bat ematea ere ez da alferrik izango. Lehenengo hogei orriak gogor eta helkaitzak egiten zaizkio edonori. Gero, aldiz, aldapa latza gainditu duen karreristaren antzera, perpaus luze kateatu horiek gozatuko ditu irakurle hartara jarriak. Hori ere esan behar bait da, hots, “Kapitain Frakasa” ez dela edozein amasemerentzat egina. Atean geldi bitez, bere onerako, istorio errazen zaleak eta euskara samurraren maitaleak. Irakasleek ez bezate, arren, ikaslerik derrigortu liburu hau irakurri eta laburtzera, euskal literatura osotik uxatuko dituzte eta. Zuek ordea, Literatura —maiuskulaz orain— deitu ohi den bitxikeria urri horren biziotsu zaretenok, bazkaleku oparo eta galanta topatuko duzue berean. On egin!
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi