« Aiztoak eskasak dira horrelakoetan | Mistikotasun fundamentalista »
Zartu gabe ezin bizi / Bixente Barandiaran / Auspoa, 1990
Jubilatu baten opera prima bitxia Joxean Agirre / Argia, 1991-02-03
Herri euskara altan dago eta bertsolaritza goraki kotizatzen da. Ez da harritzeko, beraz, jendeak Auspoako kolekzioa erroskilak bezala erosi eta leitzen baditu, nolabait herri euskararen eta bertsolaritzaren gordailu baitira. Alabaina, berrehun aletik gora doan bilduma horretan ere gradu eta kalitate desberdineko jeneroak dira. Bixente Barandiaranen “Zartu gabe ezin bizi” hau superlatiboa da euskara aldetik eta, zergaitik ez, literatura aldetik ere, kontalari, narradore handi baten eskua nabari baita liburuan zehar, idazle orok behar duen karikaturarako joera, bertsolari baten umore surrealista.
Edozein liburutan bertute guztiok egiaztatzeko orrialdeak eta are kapituluak ere pasatu behar izaten dira. Hemen ez, lehen orrialdetik beretik, bere jaiotza kontatzen duen pasartetik sartzen da irakurlea narrazio oralaren mundu distorsionatu horretan eta ez da ateratzen oharkabean liburua bukatzen duen arte.
Bixente, noski, adinez eta obligazioz kristau giroko gizona da eta baditu tarteka axioma moralak eta ondorio erlijiosoak ateratzeko maniak, baina gutxitan egiten du hori. Hori da liburuan dagoen lasto apurra. Beste guztia ale garbia da eta sarri aurki dezake irakurleak Fellinik filme neorrealista bat edo euskal idazleren batek edo bestek nobela neoruralistaren bat egiteko erabil dezaketen anekdotario ederrik ere. Hitz batean esateko, liburu hau bitxi bat da eta Bixente Barandiaran kontalari harrigarri bat.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez