kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Berbak legezko aiztoak / Joanes Urkijo / Susa, 1990

Aiztoak eskasak dira horrelakoetan Karlos Linazasoro / Euskaldunon Egunkaria, 1991-02-02

Hartzazu liburu hau zementuzko egunsenti batean, hiriko uralitazko zeruaren pean, eta murgil zaitea bere orrialde laburretan poliki eta insolentziaz baina aurreneurriak hartuz, eta jakinez ohian urbanoan barna egingo duzun safari literarioak arrisku latz bezain konprometituetan sartuko zaituela, ez dituzula nahikoak izango fauna berezi horrekin borrokatzeko ez berbak ez aiztoak ere; hasera haseratik behar baituzu jakin hogeitahiru poema —kale, abenida, plaza— hauetan zehar Marlow, Bogart, Breton, Atxaga eta bere Etiopia, Carver, Ginsberg eta Larrearen amets eta pasioak aurkituko dituzula han eta hemen, aszensoretako gorabehera etengabetan edo kale nagusiko azken barrikadan edo semaforo eta neonargi disdiratsuen errainu asfaltikoan. Eta halako batean —bidaia ordaindua duzula egizu kontu— brisarazko filigrana den bolante horri heltzeko gonbitea luzatuko dizu hiriko bisitari-gidak, eta zuri, orduan, ordu-puntetan gidatzen ez dakizula jakinik, pilatu egingo zaizkizu puntuaziorik gabeko hitz saldo eta irudiak, eta ezinbestean pentsatuko duzu ez direla sekula koskortuko, nahiz eta panfleto turistikoan kontrakuan adierazi, itxaropena eta balkoiko geranioa, alkoholak eta hiriaren droga gogorrak ez baitu ezer koskortzen, ezpada etsipena eta bakardadearen erlojua baizik. Lortuko duzu, ordea, bidegurutzera iristea, eta han, ingelesez, ixiltasunaren izenak hormetan pintatu dituen utopiari irteeraren berri galdegingo diozu; herak, berriz ere, atzipe egin eta hemezortzigarren abenidara bidaliko zaitu, non aurkeztuko baitzaizu Bilbo biluzik, sukarrez jota, hil-aginean, apokalipsi makabro baten erdian jitoan, eta ezordu horretan, norantza ihes egin, zein bide aukeratu galderek inoiz baino erantzun garbiagoa izango dute zure baitan, eta “zurekin nago Bilbo” dioen ahots zizkolatsuari etsipenez begiratu eta hanka egingo duzu lasterka bizian. Eta ez zara, nire moduan, Bilbora gehiago joango. Ezta bisitan ere.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak