« Azurmendi eta Mirande | Euskal eleberriaren sorrera »
Hi ta ni garade zu, to ez date no / Alfonso Irigoien / Wilsen Editorial, 1989
Hi ta ni garade zu, to ez date no Josu Landa / Argia, 1990-03-18
Liburuan poesia eta prosa poetikoa, biak, agertzen badira ere, argi dago prosa dela bietarik mamitsuena, hain zuzen liburuari izenburua ematen diona. “Lyrika pentsamenduzkoa” generoan txertatzen du bere prosa Irigoienek, non fikziozko istorio bat medio, giza gogoeta filosofikoak igortzen diren.
Antza, Izaro irlan, orain urte batzu, brontzezko inskripzio bat topatu zen. Hasiera batean, grekeraz zela pentsatu bazen ere, gerora jakin zen euskara aintzinakoan idatziak izan zirena, zehazki liburu honen portadan agertzen diren hitz estraino horiexek berberak ziren. Pasadizo erreal hau aitzakia, berak dioen legez, “prosazko monologo-dialogo poetiko odyseikoak”, den historioa burutzea lortu du. Bakarrizketa formako historio honetan, iragana (mitoen garaia) eta oraina uztartzen dira hizlariaren baitan, izate bi ukanik, fisikoa eta izpirituzkoagoa. Euskal eta greziar mitologiak oinarri, Odiseako Ulyses Izaro irlara dator Mariurrikarekin elkartzeko, bai eta Akropoleos-ekin (grekeraz Irigoien esanahiaz) ere, “baina ahozko tradizio hutsetik landako letrarik ez zuketen ezagutzen, bakarra baitzen geroago Homero-k korrituko zuen herri alphabeto sortzaile izaiteko zena eta haren mendeko itsasoa. Eta bakarra geroztik, helenismoaren eta khristianismoaren ostean, Europako kulturaren ubao joria”. Odysea klasikoaren gainean eraikiriko “bertsio” berri hau, protagonistaren bakartasun eta orainatik sortuz doa, errealitatea eta ametsa nahastuz.
Prosa poetiko honetan gogoeta filosofikoen artean argi ikusten da egiten den euskal kulturaren europeartasunaren aldarrikapena, eta oinarri bikoitza du bai edukian eta bai hizkuntzan. Edukiari dagokionez, euskal tradizio etnikoa eta europear kulturaren arteko sintesia eginez; hizkuntzari helduz, grekoz nahiz latinezko funtsa duten hitzetan grafia klasikoa mantendu du eta bestetik euskal idazle klasikoen joskera eta sintasia dira nagusi; “Ondoren Europa emakume mithiko dotoreak eta guk aspaldiko partez elkar ikusi dugu, eta agur abegi onez beterikoa eginik luzaz mintzatu gara, eta etorkizunean ele-meleko bidetik sahiestu gabe askozaz gehiago ari izaiteko garela itsu batek ere ikusten duke. Agur geroko mundu berri berbaren mende eraikitzeko denari. Agur”.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez