kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Christau Doctrin Berri-Ecarlea / Fray Juan Antonio Ubillos / Euskaltzaindia, 1989

Christau Doctrin Berri-Ecarlea Josu Landa / Argia, 1989-07-30

XVIII. mendeko idazle haundietakoa datorkigu boskarrenez plazara. Larramendik sortutako eskola edo “eragina”ren menpe aritu zen euskal idazle-andanako nagusienetakoa. Aurtengo maiatzean bete da Ubillosen heriotzaren II. mendeurrena, eta idazlearen jaioterria izan zen Billabonako Udalak aukerari eutsi egin dio, antolatutako omenaldiaren barruan liburu hau ere argitaratzea erabakiz. Patxi Altunak hitzaurrean dioskunez, Euskaltzaindiak asmo horren berri izan zuenean eskabidea luzatu omen zion aipatu Udalari, hots, “ager zedila, bai, antzineko testua zen-zenean eta hitzik ez letrarik aldatu gabe, baina aldi berean sarrera gisako solasez jantzia, han idazlearen berri irakurleari emanez eta liburua behar zuen oharrez eta argitasunez aberastuz ikerlariaren eta irakurle soilaren faboretan”. Halaxe bada, Patxi Altunak hogei bat orrialdeko hitzaurrea erantsi dio faksimil argitalpen honi, argibidez josiak, argitalpen desberdinen arteko gorabeherak aipatuz, oharpen filologikoak eginez eta akatsak izan litezkeenak zerrendatuz.

Zaharra da faksimil argitalpenak ala argitalpen kritikoak behar ote diren auzia. Bistan da Altuna bigarrenen aldekoa dela erabat —eta ez zaio arrazoi puska bat falta—, oraingoan sarrera mamitsua idaztera mugatu behar izan badu ere. Hala eta guztiz ere, areago ere joan da, erabaki ausarta hartuz: “gaurko usarioen arabera alfer eta trabagarri ziren ehunka koma bidetik kendu, liburu hau irakurtzerakoan lasaiago eta erosoago ibil zedin irakurlea”. Erabaki eztabaidagarri horren ondorioa ez pentsa, dena den, atzera bihurtezina denik, irakurleari arras erraza izango bait zaio faksimilean erauzitako komak utzitako hutsuneen bidez antzematea eta baileuden irakurtzea.

Gogora dezagun, azkenik, aurretik Ubillosek berak egindako argitalpenaz gain, liburuak beste hiru gehiago ere izan dituela, azkena “Hordago”rena (faksimila hau ere), duela hamar bat urte egina. Dena dela, bi faksimil garaikide hauek testu desberdinak hartu ei dituzte jatorrizko gisa. Oraingoan eskuratu arazi zaiguna Azkue Liburutegian dagoenetik kopiatua dago. Ez dadila aukerarik falta, beraz, Ubillosen prosa kulto, estilizatu eta baterazalea dastatzeko.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak