kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Telemake. Ulisen semearen gertakuntzak / Fenelon (Duvoisin) / Elkar, 1988

Telemake Dabid Zuazalde / Argia, 1989-02-12

Behin baino gehiagotan azpimarratu nahi izan da gure literaturako klasikoak plazaratu eta ezagutzearen beharra, eta behar horri erantzunez bultzatu zuen Jaurlaritzak Editore Elkartearekin batera ateratako klasiko bilduma, nahiz eta gero zertxobait desbideratu den (Koldo Mitxelena garaikidea bait dugu, inondik ere). Halaz guztiz, bilduma batek altxor guztia agortzen ez duenez, eta ezin gaitezkeenez beti subentzionaturiko proiektuen mende egon, onuragarri iruditzen zait argitaletxe normalek ere klasikoak kaleratzea, salmenta handiko liburuak izango ez diren arren.

Oraingo liburu hau bi aldiz dugu klasiko. Patri Urkizuk hitzaurrean adierazten digunez, Fenelon XVII. mendeko Frantziako idazle ospetsuenetariko bat izan zen, eta “Telemake” haren lanik ezagunena. Ulises pertsonaia mitikoaren semearen (Telemakeren) abenturak dira kontagai, eta honen bidez zenbait helburu bete nahi ditu liburuak, beste hainbat irakurketa eskainiz guri. Bestetik, printzearentzako lan didaktikoa zen, errege ofizioa ikas zezan; bestetik, esanahi politikoa ere badu, Versaillesko gehiegikerien salaketa izkutuaz; hirugarrenik, mendetan zehar abenturazko liburu atsegintzat ere balio izan du.

Azkenik, euskal irakurlearentzat beste balio bat ere izango du: izan ere, Duvoisin kapitaina bait da itzultzailea, euskal itzultzaile guztien artean emankor eta aberatsenetako bat. Honek bereziki interesgarri bihurtzen du liburua filologoentzat edo hizkuntzaren ezagutzan sakondu nahi dutenentzako.

Duvoisin Fenelonen lana itzultzen hasi baina amaitzeke utzi zuen; ez zen beraz, inon argitaratu. Patri Urkizuk eskuizkribua hartu eta edizio hau prestatu digu, sarrera, oharrak eta hiztegia erantsiz. Gustatu zait, halaber, J.F. Igartuaren azal diseinua.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak